"Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta" liburuaren aurkezpena

Errenteria 2022(e)ko Martxoak 30
  • "Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta" liburuaren aurkezpena

Joan Mari Torrealdai Nabea-ren azken liburuaren aurkezpen solasaldia.

Liburua amaitzeko ardura izan duen Joan Mari Larrartek egingo du liburuaren aurkezpena, eta Egunkaria batzordeetako kideak izango ditu solaskide.

Joan Mari Torrealdai buru-belarri ari zen Egunkariaren historia kontatuko zuen liburuarekin, laguntza eskatu beharra sortu zitzaionean. Joan Mari Larrartek hartu zuen Torrealdaik idatzitako testu eta egiturari forma emateko ardura. Elkarlanean osatu zuten ahal beste, eta Larrartek amaitu behar izan du Torrealdai zendu ostean.

Joan Mari Torrealdaik Egunkariaren sorrerako hainbat gauza argitu beharra sentitzen zuen, gero itxiera ekarri zuen tesiari erantzutekoa, besteak beste: Egunkariaren sorreraren atzean ez zegoela ETA, euskalgintza eta gizarte zibila baizik. Bere artxibo sakona arakatuz osatu du sorreraren inguruko kontaketa xehetasunez betea. Izan ere, ingurukoek kontatzen dute ia modu obsesiboan bildu ohi zuela informazio guztia. Egunkaria posible egin arteko negoziaketak dira horren adibide, nahiz Torrealdaik berak hitzaurrean gogoratzen duen berak sortua ez dela historia, oinarrian ikerketa egon arren bera gertuegi dagoelako horretarako.

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2022(e)ko Martxoak 30
  • Ordutegia18:30
  • Lekua Lekuona Fabrika
    Av. Ugarritza, 1,
    Errenteria
  • ZenbatekoaDohainik
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Lekuona Fabrika

Non