Pasaia: Euskal Herriko Trikitixa Eguna 2022
50 urte dira lehen aldiz trikitilari talde bat Usurbilen Sakabi eta Egañazpiri omenaldia eginez elkartu zirela.
Handik sortutako mugimenduak Euskal Herriko Trikitixa Elkartea sortzea ekarri zuen. Trintxerpeko Illumbe Musika Elkarteak ere 50 urte beteko ditu aurten, eta hainbat egitarau antolatu ditu ospakizun honetarako.
Bi Elkarteen artean beraz, EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA antolatu dugu datorren larunbata martxoaren 26ean.
Izen emate arrakastatsua izan dugu, Pasaiako lau barrutietan ia 600 trikitilari ibiliko baitira, eta bazkaritan 800 ere elkartuko baikara. Hegoaldeko lau lurraldeetatik eta Lapurditik 38 trikiti eskola edo talde etorriko dira.
Egitaraua honakoa izango da:
- 11:30 Elkartzea Pasaiako lau barrutietan
- 12:00 Kalejirak Pasaiako barrutietan zehar
- 13:00 Doako kontzertuak lau barrutietan batera
- Pasai Donibane, Santiago plaza, TRIKIDANTZ (Nafarroa)
- Pasai Antxo, Gure Zumardia plaza, KORRONTZI (Bizkaia)
- Pasai San Pedro, Frontoia, IRATZAR (Gipuzkoa)
- Trintxerpe, Serafin Esnaola plaza, TRIKI BLINDERS (Lapurdi)
- 14:30 Herri bazkaria Ciriza Etxean
- 18:00 Kalejira erraldoia Trintxerpeko kaleetan zehar eta famili argazkia Gernika plazan.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2022(e)ko Martxoak 26
- OrdutegiaEgun osoz
- LekuaPasaia
- HizkuntzaEuskara


