Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS): "Louise Farrencen erromantizismoa"
J. C. Arriaga: Los esclavos felices, obertura
F. J. Haydn: Biolontxelorako eta orkestrarako 1.
kontzertua do maiorrean
L. Farrenc: 1. sinfonia do minorrean, op. 32
Asier Polo, biolontxeloa
Laurence Equilbey, zuzendaria
Asier Polo
Biolontxeloa
Kritika espezializatuak bere belaunaldiko biolontxelo-jotzailerik garrantzitsuenetakotzat jotzen du Asier Polo, eta bakarlari-lanetan kolaboratu du nazioarteko orkestra nagusienetako batzuekin: Philharmonia Orchestra, London Symphony Orchestra, Danish National Symphony Orchestra, Orchestra Sinfonica Nazionalle della RAI, Dresdner Philharmonie, Orchestre de Paris, BBC Philharmonic, Bergen Filharmoniske Orkester, Israel Philharmonic Orchestra, Berliner Symphoniker, Orquesta Nacional de México, Orquesta Sinfónica de Sao Paulo, Louisiana Philharmonic, Malaysian Philharmonic Orchestra, Orquesta Nacional de España edo Basel Symphony Orchestra, zuzendari ospetsuen zuzendaritzapean hala nola John Axelrod, Pinchas Steinberg, Christian Badea, Rafael Frühbeck de Burgos, Claus Peter Flor, Carlos Miguel Prieto, Günther Herbig, Juanjo Mena, Antoni Wit edo Anne Manson.
Musika ekitaldi garrantzitsuetara gonbidatu dute, hala nola Schleswig-Holstein, Nantes, Ohrid, Biennale di Venezia, Erroma, Lisboa, Gstaad Menuhin Festival, Morelia, Granada edo Donostiako Musika Hamabostaldira.
Azpimarratzekoa da gaur egungo musikarekin duen konpromisoa, batez ere bere herrialdeko musikarekin. Obra berrien bultzatzaile, Gabriel Erkoreka, Jesús Torres, Luis de Pablo, Jesús Villa-Rojo, Fernando Velázquez eta Antón García Abril musikagileek biolontxelorako kontzertuak eskaini dizkiote. Musika berria eta literatura klasikoaren errepertorioa uztartzen jakin du, Bachen Suiteetatik hasi eta musika garaikidera (Henri Dutilleux, Cristóbal Halffter, Sofia Gubaidulina), kontzertu klasiko eta erromantiko handietatik igarota.
Bere ibilbidean sari ugari jaso ditu, besteak beste, Espainiako Irrati Nazionalaren Ojo Crítico saria (2002), Musika-interpretazioaren CEOE Fundazioaren saria (2004) eta Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren Musikako Sari Nazionala (2019).
Banco Santander Fundazioak utzitako Francesco Rugieri biolontxelo bat (Kremona, 1689) jotzen du Asier Polok.
Laurence Equilbey
Zuzendaria
Laurence Equilbey bere belaunaldiko zuzendari frantziar garrantzitsuenetako bat da. Bere ikuspegi artistiko bereziagatik eta zuzendaritzaren arteari heltzeko modu zorrotz eta irekiagatik egin zen.
Nikolaus Harnoncourt, Eric Ericson, Denise Ham, Colin Metters eta Jorma Panularen ikasle, Equilbey nazioarte mailan sartu zen Accentusen (Pariseko ganbera-abesbatza saritua) Fundatzaile eta Musika Zuzendari egin zenean. 2012an, Département des Hauts-de-Seineren laguntza eskuzabalarekin, Equilbey Insula Orchestraren Fundatzaile eta Musika Zuzendari izendatu zen –garai klasiko eta aurre-erromantikoko errepertorioa esploratzeko garaiko musika ensemble bat (CPE Bachen musikatik Robert Schumanneraino hedatuta, gutxi gorabehera)-, garaiko instrumentuetan interpretatua.
Equilbeyren zuzendaritzapean, nazioarteko kritikak orkestra goretsi du, eta grabazio ugari sortu ditu eta birak egin dituzte elkarrekin Europan zehar. Aipatzekoa da 2018an Lincoln Centerren (New York) Ipar Amerikan estreinatu zela, eta hiru urtez jarraian Londresko Barbican Centren izandako egoitzan. Elkarrekin egindako diskografiak Naïve eta Deutsche Grammophonerako grabazioak biltzen ditu. 2017tik, Equilbey Warner Classics/Erato diskoetxearekin ari da lanean, eta errepertorio zabala osatu du, Mozart, Schubert eta Beethovenen lanak barne, besteak beste. Nabarmentzekoa da, halaber, Comalaren grabazioa Danish National Symphony Orchestra & Choir (2017) lanarekin.
2017an, Isula La Seine Musicale egoitzako lehen Orkestra bihurtu zen. Kulturari eskainitako abangoardiako espazio hori Shigeru Ban eta Jean de Gastines arkitekto ospetsuek diseinatu zuten, eta Île Seguin-en dago, Parisko Hego-mendebaldean. Zuzendari artistiko lanetan, Equilbeyk auditorio ikusgarri honen programazio zabala gainbegiratzen du, 1.150 pertsona baino gehiagorentzako edukierarekin, programazio sinfonikoa barne.
Insularekin duen lankidetzaz haratago, Equilbeyk gonbidapen asko jasotzen du zuzendari lanetan aritzeko nazioarteko orkestra garrantzitsuenetan. Orchestre National de Lyon eta Orchestre Philharmonique de Strasbourg bezalako orkestra frantsesen programazioan aldizka agertzen da. Europako agertokian oraintsu eta etorkizunean egingo dituen agerraldien artean, BBC NOW, Brussels Philharmonic, Göteborgs Symfoniker, Gulbenkian Orchestra, HR-Sinfonieorchester Frankfurt, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya eta London Philharmonia Orchestrarekin izan duen lankidetza nabarmentzen da. Azpimarratzekoa da ere Bostonen egin zuen estreinakoa Estatu Batuetako Handel and Haydn Society”rekin.
Equilbey ganbera-orkestrekin egindako lan handiagatik ere ezaguna da, eta aldian-aldian hainbat ensemblerekin kolaboratzen du, hala nola, Camerata Salzburg, Kammerphilharmonie Potsdam, Mozarteum Orchester Salzburg, Scottish Chamber Orchestra, eta Akadem ie für Alte Musik (Berlin) eta Concerto Kölnekin. Gainera, Grand Théâtre de Provence-ko Artista da Elkartean, eta harreman estua du Parisko Philharmonierekin.
Opera-zuzendari lanean, azpimarratzekoa da Insula eta La Fura dels Bausekin izan duen lankidetza Haydnen Kreazioa” ekoizpen apurtzailea sortzeko, eta Europako areto onenetan egin du bira, hala nola Elbphilharmonie Hamburg, Grand Théâtre de Provence eta Theater an der Wien-en, besteak beste.
Hauexen interpretazioagatik ere jaso ditu txaloak: Albert Herring de Britten (Opéra de Rouen-Normandie, Opéra de Paris), Sous apparence de Marie-Agnès Gillot balleta (Opéra de Paris), Ciboulette de Reynaldo Hahn eta La nonne sanglante de Gounod (Opéra de Comique).
Equilbey sorkuntza garaikidearen defendatzaile sutsua da. Gainera, bere sormenagatik eta izaera berritzaileagatik ezaguna da, bereziki bere programazioetan eta eszenaratzean islatzen dena, obra ikonikoei beste bizitza bat emanez, hala nola Haydnen Kreazioa, Mozarten Requiema eta Weberren Der Freischutz.
Laurence Equilbey Parisen bizi da, eta Parisko Kontserbatorioko Kantari Gazteentzako Saileko Zuzendari Artistiko eta Hezkuntza zuzendari postua du.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko martxoaren 24(e)tik 2022(e)ko martxoaren 25(e)ra
- OrdutegiaMartxoak 24 eta 25: 19:30
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - Zenbatekoa13 / 30 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Euskalduna Jauregia


