Ruben Sanchez: "Euskara Gasteizen Landuchiotik hizkuntza aniztasunera"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Martxoak 23
  • Ruben Sanchez: "Euskara Gasteizen Landuchiotik hizkuntza aniztasunera"

1562an, Nicolao Landuchio bidaiari italiarra Gasteiza sartzera zihoala, bertakoek beharbada “errexala pean egon” esan zioten. Ez zituen hitz horiek ulertuko eta hiztegi bat egitea otu zitzaion. Lehen euskal hiztegia -6.000 hitz bildu zituen- Gasteizen sortu zen.

Ahulago edo sendoago beti egon da euskara Gasteizen.

Gaur egun, ehun hizkuntza baino gehiago hitz egiten diren gizarte honetan, beharbada, euskarak konplize berriak topatu ahal ditu hiriko “beste” sukalde horietan.

Ruben Sanchez bertsolari eta idazleak emango du gai hauen berri.

--

GOBIDAPENAK

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira martxoaren 10etik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

Laburrean

Non