"Hibernia. Irlanda en época romana"

Irun 2022(e)ko Martxoak 17
  • "Hibernia. Irlanda en época romana"

Horrez gainera, Oiasso Museoan bi hitzaldi emango dira martxoan. Aurten Tuntakamon faraoiaren hilobia aurkitu zuteneko mendeurrena betetzen da. Historiako aurkintza arkeologikorik handienetakoa izan zen. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Victoria Peña Romano doktorea heriotzaren arkeologiako espezialista da, eta gai horri buruzko hitzaldi bat eskainiko du martxoaren 10ean: «Tutankamonen aurkikuntzaren mendeurrena. Hileta-errituak Antzinako Egipton».

Astebete beranduago, hilaren 17an (San Patrizio eguna), EHUko Jokin Lanz doktoreak emango du hitzaldi bat. Oiasso Museoko jardueren arduraduna da, eta «Hibernia. Irlanda erromatarren garaian» izeneko konferentzia eskainiko digu. Bertan, Erromak inperioaren parte ez zen uharte hartan izan zuen eragin handiaz hitz egingo du, eta San Patrizio misiolari kristauaren bizitzaren berri emango digu. Tradizioaren arabera, irlandarrak kristautu zituen San Patriziok V. mendean.

Hitzaldiak 19:00etan hasiko dira. Sarrera doakoa da. Hitzaldietan, nahitaez jantzi beharko da maskara.

 

irun.org

Laburrean

Non