"Containers", Manuel Quintana Marteloren erakusketa

Bilbao 2022(e)ko martxoaren 12(e)tik 2022(e)ko uztailaren 3(e)ra
  • "Containers", Manuel Quintana Marteloren erakusketa

Erakusketa Vigoko MARCOk ekoitzi du, arte garaikidearen garapenean eta bilakaeran erreferentea den Galiziako museoetako bat, eta margolanen eta marrazkien artean 90 lan inguru biltzen ditu. Uztailaren 3ra arte egongo da ikusgai foru aretoan.

Rekalde Aretoan ‘Containers’ erakusketa antolatu da sorkuntza artistiko garaikidearen esparruko lankidetza eta proposamen-trukea sustatzeko. Horrela foru aretoan 2021eko urriaren 25etik 2022ko otsailaren 7ra arte erakusgai egon den Idoia Montón artista euskaldunaren "Las siete ventanas" erakusketa  Vigora joango da 2022ko maiatzaren 13tik irailaren 4ra MARCOn aurkezteko.

Aurkezpenean Lorea Bilbao Ibarra diputatuak azaldu duenez ""Rekalde aretoak erakundeen arteko lankidetza du helburu, bai eta sorkuntza artistiko garaikidearekin zerikusia duten proposamenak trukatzea ere. Bi erakundeen arteko lankidetza emankorraren emaitza gisa, Manuel Quintana Martelo artista galiziarraren erakusketa handi hau hartuko dugu gaur; bisitatzen dituen hirietan aurkitzen dituen edukiontziak hartu ditu abiapuntu. Eta erakusleihoan ikus dezakegunez, besteak beste, gure hiriburua".

Erakusketak lehen aldiz biltzen du Containers (2012-2022) seriea, ia inoiz batu ez dena; Manuel Quintana Martelo 2012tik ia etengabe ari da lanean serie  honetan. Erakusketan ia  90 obra aurkezten dira, eta formatu desberdinetako koadroekin batera, eskala handiko prestaketa-zirriborroak, marrazkiak eta akuarelak daude, artistaren lan egiteko modua eta hainbat euskarriren aurrean duen erantzuna zehatz-mehatz ezagutzeko aukera ematen duen multzoa erakutsiz.

Rekalde aretoko erakusketarako galiziar artistak "Ercilla kalea 15" obra egin du, Bilboko Ercilla kaleko 15. zenbakian, 2021eko urriaren 25ean, 12:2etan, ateratako argazkitik abiatuta egina. Edukiontzi hori Rekalde Aretoko erakusleihoan dago ikusgai, dagozkion zirriborroekin batera.

Erakusketa bere pieza enblematikoetako batek osatzen du, "Don Tello 19" izenekoak, 2014ko azaroaren 8an, 13:50etan, Gernikako Don Tello kaleko 19. zenbakian ateratako argazki batetik abiatuta egina.

Azken urteotan Quintana Marteloren margolan batzuen oinarria, motiboa eta abiapuntua artistak bisitatzen dituen hirietan aurkitzen dituen edukiontziak dira.  Obra guztiek dute atentzioa ematen duen estilo komuna, arreta deituz: hasiera batean, eskulturaren presentzia zehaztua, konposizio erakargarria eta inpaktu bisuala. Seriea edukiontzietan oinarrituta dago; edukiontzi horiek eskultura-irudi gisa tratatzen dira, baina baita hiriko natura-hil gisa ere.

MANUEL QUINTANA MARTELO (Roxos, Santiago de Compostela, 1946)

Manuel Quintana Martinok hirurogeita hamarreko hamarkadan ekin zion bere ibilbide artistikoari, konpromiso sozial sendo batek markatuta dagoena. Bartzelonako Sant Jordiko Arte Ederretako Goi Eskolan lizentziaduna, laster bere lanak hiri-korronteen eta espresionisten prozesu-erregistroetarantz eboluzionatu zuen.

Laurogeiko hamarkadan Atlántica mugimenduan parte hartu zuen, eta laurogeita hamarreko hamarkadan New Yorkera joan zen bizitzera. Bertan bere obra arrakastaz erakutsi zuen, baita Caracasen, Miamin eta Porton ere. Santiago de Compostelako Xelmírez institutuko irakasle ere izan zen, baita zuzendari ere, baina irakaskuntza utzi eta arreta handiagoz ekin zion bere ekoizpen artistikoari.

Asociación de Artistas Visuales de Galicia Elkarteko buru izan zen eta, ondoren, Galiziako Arte Ederren Errege Akademiaren ardura hartu zuen. Bere lana Galiziako Auditoriumeko Atzera Begirako baten (2007), A Coruñako Diputazioko monografiko baten (2010) eta A Coruñako Alfonso Kioskoan egindako bakarkako erakusketa baten (2011) protagonista izan da. 2012an Arte Plastikoetako Premio da Cultura Galega Saria jaso zuen.

2010az geroztik, eskultura-lanak egiten ditu eta formak mihisetik hirugarren dimentsiora eramaten ditu. Beren irudia, mahaia eta lan-tresnak euskarrian txertatzen dira, obraren zati gisa. Bere Containers pintura-seriea, 2012an hasitakoa, 2021ean MARCOk, Vigoko Arte Garaikideko Museoak, ekoitzitako erakusketarako abiapuntua da.

BITARTEKOTZA ETA JARDUERA DIDAKTIKOEN PROGRAMA

Erakusketarekin batera bitartekotza- eta didaktika-jarduera osagarriak garatuko dira, hala nola bisitak eta tailerrak familian. Jarduera guztiak doakoak dira eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea 944068532 telefonoan edo salarekalde@bizkaia.eus-en.

OIHARTZUNAK sormen-bitartekotzako proiektu bat da, non proiektu eta artista gonbidatuek Rekalde Aretoko erakusketekin hitz egiten duten.

BISITAK, era guztietako jendearentzako bisita komentatuak, hainbat hizkuntzatan egindako bisitak eta bisita inklusiboak.

TAILERRAK eskola-taldeentzat (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa).

FAMILIAN

Familian egiten diren tailerrek [4-11] erakusketaz gozatzeko gune bat proposatzen dute, familian elkarri eraginez.

"Elkarrizketak" familian egiteko tailerrak [3-6] erakusketa eta diseinua, arkitektura eta literatura uztartzen ditu.

ASTE SANTUAN

Eskolako oporrekin batera, haurrentzako jarduerak antolatuko dira [3-11].

ARTEA ETA MEMORIA

60 urtetik gorako pertsonentzako Artea eta Memoria programari ekingo diogu berriro.

Informazio gehiago eta erreserbak: 944068532 edo salarekalde@bizkaia.eus

Hurrengo erakusketa:

ERTIBIL BIZKAIA 2022

2022ko uztailak 14 - urriak 16

Ordutegiak:

Asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30etara.

Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko martxoaren 12(e)tik 2022(e)ko uztailaren 3(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Lekua Rekalde Aretoa
    Alameda de Rekalde, 30
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Rekalde Aretoa

Non