BBK Bilbao Music Legends Fest 2022 - Warming Up: Maite Larburu
MAITE LARBURUK bat egin du BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTaren WARMING UP-ekin.
Hernaniko (Gipuzkoa) artista martxoaren 10ean Kafe Antzokian izango da.
Maitek, musika tresna desberdinen eta hots-hitz-armonien tarteak arakatzea maite duenak, hiru disko plazaratu ditu kantugile moduan: hoietako bi neighbor bikotearen izenpean (Josh Cheatham-ekin) eta azkena (Hezurren azpian), bere lehendabiziko bakarkakoa.
Lan hark 2020ko Musika bulegoa saria jaso zuen album onenaren sailean eta 2020ko musika independientearen Premios MIN sarien finalista izan zen, euskarazko album onenaren sailean. Larbururen laugarren albuma (KRAK) 2021eko irailaren 28an kaleratu zen Zart kolektiboaren eskutik.
Euskadi Irratiko "Arratsean" saioan kolaboratu izan du eta baita Berria egunkarian ere.
Bere azken proiektuen artean AMUA antzezlana dago; Axut! antzerki konpainiarekin elkarlanean sortua. Antzezlan honetarako musika sortu eta interpretatzeaz gain, Larburu oholtza gainean dabil aktoresa lanetan, Ximun eta Manex Fuchs-en alboan.
The Steepwater Band taldearen kontzerturako iragarri bezala, BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdirako sarrerak erosi dituztenek, edo laster egingo dutenek, otsailaren 28ra arte Maite Larbururentzat prestatuko diren 24 gonbidapenetako bat lortzeko aukera izango dute.
NOLA LORTU GONBIDAPENAK?
1. Bidali mlf@dekkerevents.com helbidera pantaila-argazki bat, BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTarako erosi duzuen erreferentzia-zenbakia/sarrerako barra-kodea ikus dadin.
2. Adierazi Warming Up kontzertura joango diren pertsonen izen-abizenak.
3. Gaian, adierazi zein kontzertutarako nahi dituzun gonbidapenak.
4. Jaialdirako sarrerak adina gonbidapen jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.
*Warming Up-erako nahi beste gonbidapenak eskatu ditzakezue (kontzertu horiek eskatzeko azken eguna iritsi arte edo agortu arte). The Steepwater Band eta Maite Larbururen sarrerak eskatzeko azken eguna otsailaren 28a da (hori barne).
Oraindik ekainean egingo den jaialdirako sarrerarik erosi ez baduzu, laster egin eta opari gisa jaso WAMING UP-eko kontzertuetako edozeinetarako sarrerak.
Hala ere, Warming Up-erako sarrerak erosi nahi badituzue www.dekkerevents.com eta www.kafeantzokia.com webguneetan ere egin dezakezue.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Martxoak 10
- OrdutegiaAteak: 19:30. Kontzertua: 20:00
- Lekua Bilboko Kafe Antzokia
Done Bikendi, 2
Bilbao - Zenbatekoa10 / 13 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Bilboko Kafe Antzokia


