Maren

Basauri 2022(e)ko Martxoak 4
  • Maren

Maren etorkizun handiko artista bizkaitarra da. 15 urte besterik ez zituela, Tayler Ramsey estatubatuarraren estatuko birari hasiera eman zion eta Crystal Fighters-ekin batera egitaraua partekatu zuen Mundakako Wave Rave jaialdian. 
Hainbat abesti argitaratu ondoren, 2021eko apirilean, Marenek bere lehen LPa  “Margaritas y Lavanda” kaleratu zuen, kritika eta publiko aldetik arrakasta handia izan duen diskoa. Marenek hainbat tokitara eramango du bere musika, akustikoan zein bandarekin kontzertuak emanez. Entzuleek bere letra gozoak eta izaera paregabea aurkituko dute agertokiaren gainean.
Aste honetan bertan "BEGIXEK" bere lehen LPa argitaratu du euskaraz bere ama hizkuntzan. Bilboko artista gazteak gaur egungo ideiak eta haurtzaroko oroitzapenak bildu eta tartekatzen ditu proiektuan. LP honetan ezkutatutako bitxi musikalen artean Katalin Arruabarrena bere herenamonarentzat idatzitako Katalintxu abestiaren bertsio bat dago.
Begixek  diskoa, "Aurpegixek" abesti lyric bideoarekin batera aurkeztu da, etxean hartutako eta Marenek berak editatutako irudi eta doinuekin osatua. Irudi horiek, beste behin ere, sortzaile oso eta polifazetikoaren aldea erakusten dute.


Maren (Ahots nagusia, gitarra), Eduardo Martínez Arnedo (Teklatuak), Marc Sospedra Garcia (Gitarra eta baxua), Gloria Maurel i Peraire (Bateria). Euskaraz, ingelezez, gaztelaniaz


Laburrean

Non