Albertina Carri zuzendariararen atzerabegirakoa
2022ko martxoaren 1etik 3ra BilbaoArteko Art House Zinema aretoan Ohorezko Saria jaso duen Albertina Carri zuzendariari eskainitako hiru proiekzio izango dira, Zinegoak 2022 jaialdiaren barruan.
Sarrera librea, sarrera-ordenaren eta edukiera-kontrolaren arabera. Izen-emateak egunean bertan egingo dira, 18:00etatik aurrera. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.
Asteartea 03/01 – 18:30
GÉMINIS
Argentina – Frantzia | 2005 | 85’ | Fik | J.B. gaztelania, azpitituluak ingelesez.
Argentinako familia burges bateko anaia-arreba batzuen arteko maitasun-istorio bat. Ezequiel, familiako anaia nagusia, ezkontzera joan da Bartzelonara, familiaren begi harroen aurrean. Ezequielen eta haren emaztegai Montseren presentziak agerian utziko du familiaren ordena ezarriaren hauskortasuna.
Asteazkena 03/02 – 18:30
LA RABIA (ANGER)
Argentina | 2008 | 83’ | Fik | J.B. gaztelania, azpitituluak ingelesez.
Argentinako panpa idorrean, tragedia bat gertatuko da: adulterioak, gorrotoak eta beste desberdintasun batzuek amorruzko eta indarkeriazko leherketa bat eragingo dute, eta bi familia suntsituta geratuko dira. Poldo ohartuko da bere kamarada handiak, Pichón abeltzainak, Nati txikia laidoztatu duela, bere alaba mutua, eta bien arteko harremana hautsiko du. Poldok emazteari ere debekatuko dio Pichón ikustea, maitasunharreman bat dutela susmatu ere egin gabe.
Osteguna 03/03 – 18:30
CUATREROS (RUSTLERS)
Argentina | 2016 | 83’ | Dok | J.B. gaztelania, azpitituluak ingelesez.
Isidro Velázquez Argentinako azken gautxo matxinatuaren pausoen atzetik noa. Denbora galduaren bilaketa beti alderraia denez, justizia burgesaren iheslariaren pausoen atzetik al noa egiaz? Ala nire pausoen atzetik ote noa, nire herentziaren atzetik? Bidaiatuko dut, film desagertu baten bila ibiliko naiz, zerbait bilatuko dut filmartxiboetan; filmak bilatuko ditut, baita familia bat ere, bata biziena, hilena bestea; iraultza bat bilatuko dut, haien gorputzak, justizia pixka bat; nire ama eta aita desagertuak bilatuko ditut, haien hondarrak, haien izenak, nigan utzi zutena.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2022(e)ko martxoaren 1(e)tik 2022(e)ko martxoaren 3(e)ra
- OrdutegiaMartxoak 1, 2 eta 3: 18:30
- Lekua BilbaoArte
Urazurrutia, 32
Bilbao - Web BilbaoArte


