'PROFESIONALIZAZIORAKO TEKNIKAK' IKASTARO TRINKOA: CRISTINA RIVAS & JOSÉ LUIS SIXTO

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko otsailaren 26(e)tik 2022(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • 'PROFESIONALIZAZIORAKO TEKNIKAK' IKASTARO TRINKOA: CRISTINA RIVAS & JOSÉ LUIS SIXTO

Ikusentzunezko industrian zein antzerki-arloan ezaugarri pertsonalak azpimarratzea. Artista moduan aurkezteko eta profesionalki nabarmentzeko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea. Irudi, espresio eta jarrerarik onena azaltzea casting eta beste hautaketa-prozesu batzuetan. Horiek dira Eszena-Arte Tailerrean otsailaren 26 eta 27an (larunbata eta igandea) ‘Profesionalizaziorako teknikak’ lelopean garatuko den tailer trinkoaren helburu batzuk. Monografikoaren gidariak Cristina Rivas antzezle-agentea eta José Luis Sixto casting zuzendaria, egun ‘Los chicos del coro’-ren arduraduna dena, izango dira.

Ikastaroa modu praktiko batean, gertutik eta lasai, antzezle batentzat profesionaltasun arloan bere lana nabarmentzeko funtsezkoak diren kontuetan murgilduko da, arreta berezia jarrita irudi pertsonalaren kontzientzia hartzean, zabaldu nahi den ‘marka irudian’. Helburu nagusiak casting batean mugitzen diren mekanismo eta aldiak ezagutzea, aurkezpen eta azterketa artistiko batean egokiak diren jokabideak esperimentatzea, eduki interesgarriak jorratzen profila eta antzezleen promozioa zehaztea eta autoestimua eta ezaguera pertsonalaren bidez irudi hori indartzea izango dira.

Ikasleen aurkezpenak abiapuntua hartuta, eta curriculum eta self-tape edota bideobook bezalako materialen bidez, formazioa, bikaintasun artistikoa eta profesionaltasuna frogatzera lagunduko dituzten trebetasunak eta tresnak jorratuko dira. “Dena ez da hasi edo amaituko probetan: gure adierazteko era eta portaera pertsonala kontu erabakigarriak dira”. Tailerraren edukien artean: aurkezpena, castin baterako egin behar den ‘detektibe lana’, curriculumaren moldaketa, sare sozialen irudia eta aztarna digitala, portfolioaren materialen hautaketa, erakustearen egituraketa eta grabazioa, profesioaren alde legalak, edo proba-egunetarako prestaketa, konzentrazioa eta jarrera, entzunaldiaren ondoren mantentze eta jarraipen-lanez gain. Ikastaro trinkoa otsailaren 26an (16.00tik 20.00ra) eta 27an (10.00tik 14.00ra eta 16.00tik 20.00ra) garatuko da Gasteizko Eszena-Arte Tailerrean eta irekita egongo da oholtza eta ikusentzunezkoekin loturaren bat duten edozein parte-hartzailerentzat; hau da, antzezle eta aktore profesionalentzat, amateurrentzat edo ikasleentzat, 15 urtetatik aurrera. Hamabi ordu horietan zehar, eta Jose Luis Sixto eta Cristina Rivasen esperientzia eta aholkuen bidez, parte-hartzaileek zalantzak askatuko eta giltzak eskuratuko dituzte edozein hautaketa-prozesutan haien profilaren ahalmenak azaltzeko. Izena emateko Eszena-Arte Tailerreko bulegora joan (Errege-Erregina Katolikoak 4; astelehenetik ostiralera, 9.00tik 14.30 eta 16.30tik 19.00ra), 945-284542 deitu edo administracion@porpolteatro.com helbidera idatzi daiteke.

José Luis Sixto eskarmentuko handiko casting eta eskena zuzendaria da penintsulako ikuskizun handietan, eta egun ‘Los chicos del coro’ obraren arduradun nagusia da. Arte Eszenikoen Akademiaren kidea da eta haren ibilbidea sormen eta zuzendaritza artistikoan, casting arloan (‘Hoy no me puedo levantar’, ‘High School Musical’, ‘La bella y la bestia’…) eta antzeleen entrenamenduan zatitzen da. 2018an ‘El médico. El musical’ taularatzearen arduraduna izan zen eta zuzendari egoiliarra da ‘The Hole X’ eta ‘Madrid Circus Festival’-ean. Horrez gain, ‘¿Quién mató a Sherlock Holmes’; ‘Animales’ (Ricky Gervais); edo ‘El montaplatos’ (Harold Pinter), azken hau Tamzin Townsendekin batera, zuzendu ditu.

Cristina Rivas antzezleentzako agente eta aholkularia da. Zineman, telebistan eta antzerkian ordezkatzen dituen aktoreen ibilbide artistikoa gidatzen du, baita beste arlo batzuetan ere, adibidez publizitatean, modan eta ekitaldien munduan. Kontu legalak eta artisten kontratuak ikuskatu eta negoziatzen ditu, haiek karrera artistikoetan sakondu ahal izateko, eta beste arlo batzuetan ere babesa ematen die, haien irudia hedabideetan eta sare sozialetan promozionatuz, baita zinema eta telebistako ekoizleen eta casting arloko profesionalen artean ere.


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2022(e)ko otsailaren 26(e)tik 2022(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • OrdutegiaOtsailak 26: 16.00-20.00. Otsailak 27: 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
  • LekuaESZENA-ARTE TAILERRA
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaKontsultatu
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Eszena-Arte Tailerra (TAE)

Non