Barrikako Inauteriak 2022: egitaraua

Barrika 2022(e)ko otsailaren 26(e)tik 2022(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • Barrikako Inauteriak 2022: egitaraua

Larunbat-igandeetan, otsailak 26 eta 27, udalerrian ospatuko diren inauterietarako prestatzen ari da Barrika. Barrikoztarrek zenbait jarduera eginez gozatzeko aukera izango dute. Esate baterako, umeentzako zirku-tailer bat, larunbatean, eguerdiko12:00etatik aurrera; eta disko-festa eta merienda, igande arratsaldean. Goierriko Ander Deuna Aretoan egingo dira jarduerok.

Barrikako Udaleko Kultura Arloko zinegotzi Itziar Unibasok adierazi duenez, "Jai Batzordearekin batera lan egin dugu, urtero legez, familientzako inauteri-jarduera egokiak prestatzeko, txikienei zuzenduta batez ere". Gainera, azaldu duenez, "aurten ilusioa dugu, jai honetaz gozatu ahal izango dugulako, baina zenbait neurri mantendu beharko ditugu; maskara erabiltzea eta jende-pilaketak saihestea, esaterako".

barrika.eu

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2022(e)ko otsailaren 26(e)tik 2022(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • LekuaBarrika

Non