"El Hombre Orquesta", Jesús Pueyoren ikus-entzunezkoen instalazioa

Bilbao 2022(e)ko otsailaren 22(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 1(e)ra
  • "El Hombre Orquesta", Jesús Pueyoren ikus-entzunezkoen instalazioa

Jesus Pueyo diziplinarteko artistak El Hombre Orquesta erakusketa-proiektua aurkeztuko du, bideo multikanaleko instalazio tragikomikoa. Sinkronizatutako hiru bideo- eta audio-kanalen bidez, horma baten
gainean jarritako eta bertikalki orientatutako formatu handiko hiru pantailatan proiektatzen da. Artistak azaldu duenez, «Italiar erara egindako antzerki gisa antolatutako display honetan, egilea hainbat
pertsonaiatan banatzen da, eta horiek tragikomedia digital bat osatzen dute, horretan inork parte hartu nahi ez badu ere».

A PERTSONAIA: «Zein da istorioa?»
B PERTSONAIA: «Ez dago istoriorik»
C PERTSONAIA: «Edo istorioa da ez dagoela istoriorik»
A PERTSONAIA: «Argumenturik gabeko ipuina?»
C PERTSONAIA: «Horrelako zerbait»

Jesús Pueyok idatzi eta zuzendutako ikus-entzunezko pieza egileak berak interpretatzen du, eta Raúl Lomasen laguntza izan du musika- konposizioan eta zuzendaritzan.

JESUS PUEYO (Leioa, 1971). Diziplinartekoa artista da eta hainbat formatutan gauzatzen ditu bere proposamenak: bideo-sorkuntza, zinema, antzerki- eta multimedia-ikuskizunak, performancea,  nstalazioa... Hona hemen bere obretako batzuk: Diez personas que no deberían morir nunca, El video- diario de Jess eta Serie Microcam.

Bilboko Udala

Laburrean

Non