"Poesiak jota dago Hegoalde" poesiaren inguruko jarduera kolektiboa

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko otsailaren 21(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 9(e)ra
  • "Poesiak jota dago Hegoalde" poesiaren inguruko jarduera kolektiboa

Aurten ere udaberria Hegoaldera poesiaz beteta iristea nahi dugu, eta zuk bertan parte hartzea. Zure kolaborazioa ongi etorria izango da eta maitasunez hartuko dugu. Begira zer prestatu dugun:

Zure poemekin parte hartu

hegopoemak@vitoria-gasteiz.org helbidearen bitartez, zure poemak bidal ditzakezu (zeuk idatzitakoak eta beste artistenak). Hainbat lekutan kokatuko ditugu: zuhaitz baten adarretan, igogailuaren hormetan, edota auzoko hainbat lekutan jarriko diren poema-banagailuetan. Hegoalde poemez beteko dugu!.

Ekintza ez da bakarrik gizarte etxean gauzatuko. Auzoko hainbat entitatek ere hartuko dute parte: euren artean poemak partekatzen, poema-banagailuak ipintzen...

Auzoko espazio batzuek (Azoka, Bizan...) eta gizarte etxeko erakusketa eremuek “Ibilbide poetikoa“ osatuko dute, jasotako poemak erakusteko.

Eta gainera…

Martxoaren 21etik aurrera, Poesiaren Eguna, “Poesiak jota dago Hegoalde” programari ekintza gehiago batuko zaizkio.

Eta maiatzaren 9ra arte, errezeta poetiko-osasungarria: alde batean poesia labur bat irakur daitekeen eta bestean Olarizuko Osasun Zentroko profesionalen aholkuak.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2022(e)ko otsailaren 21(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 9(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non