Ipuin-kontaketa saioa zeinu-hizkuntzan: "Eguzkia beti berandu dator"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Otsailak 15
  • Ipuin-kontaketa saioa zeinu-hizkuntzan: "Eguzkia beti berandu dator"

Gasteizko Udalaren Liburutegi Sarea: haur eta familientzako jarduerak (2022ko otsailetik maiatzera)

Zeinu-hizkuntzaren bitartez ere kontatuko ditugu ipuinak, hau da, gizartearen gehiengoarentzat beharrezkoa bezain ezezaguna den komunikazio-modu bat erabilita. Oso aktibitate aproposa etxeko txikiek zeinu hizkuntza zer den deskubritu dezaten.

Hizkuntza: zeinu hinkuntza interpretearekin.

Adina: 8 urtetik gora.

Lekua: Pilarreko gizarte etxeko familia liburutegian.

Sarrera: 1,00 €. Sarrerak salgai daude bi aste lehenagotik gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik). Haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera.

Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra: Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar. Jarduera guztiak indarrean dauden COVID-19aren aurkako prebentziorako arau eta gomendio sanitarioei jarraituz egingo dira.


Laburrean

Non