"Irungo eta Errenteriako Garaguneetako margolan eta artisauen erakusketa"

Errenteria 2022(e)ko otsailaren 14(e)tik 2022(e)ko otsailaren 26(e)ra
  • "Irungo eta Errenteriako Garaguneetako margolan eta artisauen erakusketa"

Gizarte intereseko fundazioa da Garagune, pribatua eta irabazi asmorik gabekoa.

Adimen-ezgaitasuna duten pertsonei euren erronka eta helburuak lortzen laguntzea da bere egitekoa, horrela erabakitzeko gaitasuna izan dezaten eta beraien bizitzen protagonista izan daitezen. Nork bere gustuen eta interesen araberako jarduerak egiteko aukera du, bere bizitza estilo eta lehentasunekin bat eginez.

Pertsona ardatz duen plangintza-ikuspegia egiten du Garagunek, hau da, pertsona bera, familia eta lagunak dira benetako adituak, eta guk haien inguruko euskarriak eraikitzen ditugu.

Margolanak, eskulanak, dantzak, kantua, bolondresen lana, eskubideen batzarrak… izaten dira gure egunerokoa. Egitarau aberatsa izaten da, aukeraz betetakoa, trebetasun berriak lantzeko aukera ematen diguna.

Benetako gizarteratzea eta bizi-kalitatean hobekuntza lortzeko lan egiten dugu.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Erakusketa egunak: 2022/02/14 – 2022/02/26

Erakusketa ordutegia: astelehenetik larunbatera, 17:00 – 20:00


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko otsailaren 14(e)tik 2022(e)ko otsailaren 26(e)ra
  • LekuaXenpelar Etxea
    Magdalena, 32
    Errenteria

Non