Trío Vivo

Getxo 2022(e)ko Otsailak 12
  • Trío Vivo

Neguko Bidaia 2022 Musika Zikloaren barruan.

Zaila da bi hitzetan barne hartzea leku akustiko ausarta, soinu-bidaia handi eta bizia, oroipen koloretsuen paleta eta musika-ikerketa propioa. Zaila, baina ez ezinezkoa, bi hitz dira; substantiboa eta adjektiboa: “Trío Vivo” (Hirukote Bizia). Miquel Angel Cordero, baxuan; Joan Antoni Pich, biolontxeloan; eta Carlos Montfort, biolinean. Hamabi soka dardarka igurtzi, sakatu eta kolpekatzen direnean. Hiru musikari egurra durundiarazteko prest, instrumentuaren arima agertu arte.
Hirukotearena erraz sumatzen da zergatik den, biziarena somatzeko entzutea ez ezik, sentitzea ere ezinbestekoa da. Bere aurkezpenek entzuleekin batera soinu-bidaia egiten dute, non bertaratzen direnak musika-tresna dardarkari bihurtzen diren. “Trio Vivo” hirukoteak kantu
originalak, pieza hilezkorren moldaketak eta inprobisazioak tartekatzen ditu. Normala da gaur egungo musika-taldeek hori egitea. Normala ez dena da hirukote honen interpretatzeko modua.
Hirukote biziak komunikaziotik zirrara egiten du salto. Beraiek emozioa direlako. Trío Vivo taldeko kideek jazzaren, musika garaikidearen edo flamenkoaren bideetatik eraman dituzte beren karrerak, beren formazio klasikoari uko egin gabe, sormenari eta inprobisazioari musikari gisa garatzeko espazio berezia emanez. Beste proiektu batzuekin bat egin ondoren, hari-hirukotearen aukerak aztertzea erabaki zuten, “Trío Vivo” sortuz eta 2016an jendaurrean aurkeztuz. Esplorazio horren ondorioz, 2017an argitaratu zuten lehen diskoa, eta SGAEk Bartzelonan duen egoitzan aurkeztu zuten.
Miquel Angel Cordero diziplina anitzeko kontrabaxu-jotzailea da, eta hogeita bost urte baino gehiagoko esperientzia du agertokietan. Nazioko eta nazioarteko artista ugariri lagundu die, eta ehundik gora grabazio diskografiko, telebista-programa eta film egin ditu. Gaur egun Balearretako
Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan dihardu irakasle.
Carlos Montfort multi-instrumentista, konpositore eta ekoizlea da, Berklee College of Music-en ikasle ohia. Ikus-entzunezkoetarako musika konposatzen du, beste artista batzuk produzitzen ditu (Lidia Pujol, Momi Maiga, Maria de la Flor) eta zenbait artistarekin aritzen da, besteak beste Silvia Pérez Cruzekin, zeinarekin 2013az geroztik kolaboratzen duen.

getxo.eus

Laburrean

Non