José González
José Gonzálezek Local Valley aurkezten du, gogoetara, aurrera egitera eta geure erosotasunetik irtetera gonbidatzen gaituen disko bat. Folk afrikarraren eta latinoamerikarraren oihartzunak, gitarra akustikoak, hitz existentzialak eta, lehen aldiz, track batzuk espainieraz: horiek guztiek egiten dute bat laugarren album honetan, aurreko lanaz geroztik sei urtez zain egon eta gero.
Sustrai argentinarrak dituen artista suediar honek bere pentsamenduak erakusten dizkigu disko honetan, tarteka gordinak eta gogorrak gizadiari begira, baina baita argiari eta samurtasunari lekua egiten diotenak ere, hala nola Lilla G kantan, zeina alabari eskaini baitio.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Otsailak 5
- Ordutegia19:30
- Lekua Victoria Eugenia Antzokia
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa24 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Victoria Eugenia Antzokia


