Adolfo Serra: "Ilustrazio, sormen eta istorioen sorkuntzako tailerrak"
Adolfo Serra marrazkilaria haur eta gazteen ilustrazioan espezializatuta dago, "Roma Akademia" erakusketan parte hartzen du, eta bi ilustrazio-tailer eskainiko ditu publiko familiarrari zuzenduta. Bi saioak independenteak eta osagarriak izango dira; eta batean edo bietan parte hartu ahal izango da.
- 1. Tailerra: “Begiratzea, marraztea eta asmatzea”
Larunbata, otsailak 5. 17:30 – 19:00
Zer da ilustratzea? Ilustrazioa artea al da? Nola jolastu orbanekin, koloreekin, materialekin? Zenbat marrazteko modu daude? Tailer honetan, trazuarekin, lerroarekin, marrazkiarekin eta narrazioarekin esperimentatzen da, inguruan dagoena atzemateko eta irudimenari hegan egiten uzteko.
- 2. Tailerra: “Istorioak sortzen, kontakizunak ilustratzen”.
Igandea, otsailak 6. 11:30 – 13:00
Nola sortzen ditugu istorioak? Nola ilustratu hitz, kontzeptu edo ideia bat? Nola sortzen da ideia bat? Irudi edo hitz batetik abiatuta? Bikoteka antolatutako tailer honetan, parte-hartzaileek irudiek eta hitzek istorioak sortzeko duten gaitasuna aztertu ahal izango dute, narrazioa eta materialak hainbat teknikarekin esperimentatuz, eta, era horretan, ilustratzaile edo artista bihurtuz.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2022(e)ko otsailaren 5(e)tik 2022(e)ko otsailaren 6(e)ra
- OrdutegiaOtsailak 5, 17:30-19:00 / otsailak 6, 11:30-13:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - Zenbatekoa4 / 6 €
- HizkuntzaGaztelania
- Web AZ Azkuna Zentroa


