"Aukera berri bat"
AIETE KULTUR ETXEA
OtsailaK 4 – MartxoaK 27
Ordutegia:
Astelehenetan eta jaiegunetan itxita. Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30
Larunbata: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandea: 10:00-14:00
ERAKUSKETA
Erakusketa honek gizarte-bazterketa jasan duten pertsonen gaitasunei balioa eman nahi die, gizarte justuago bat eta duintasunez bizitzea sustatzeko helburuarekin. Aiete auzoan zaborretik berreskuratutako eta Emaús Munto Bitartean eguneko zentroan zaharberritutako objektuak eta altzariak daude ikusgai.
Aukera berri bat Aiete Kultur Etxeak Emaus Gizarte Fundazioarekin eta bere eguneko zentroarekin elkarlanean antolatzen duen laugarren erakusketa da. Inguruko agente bizien auzorako leihoa izan nahi du erakusketak, eta bide batez islatzen dituen berrerabilpenaren eta kontsumo arduratsuaren kontzeptuak azpimarratu.
KALETIK ARETORA SALTO EGITEN DUEN ERAKUSKETA
Aukera berri bat kaletik datorren erakusketa bat da. Auzoan hondakin gisa tratatzeko kalean utzitako objektuetatik datorrena. Hondakin horiek salto egin dute eta guztiz eraldatu dira. Erakusketa hau bisitatzen duenak, beharbada, ezagunak egiten zaizkion pieza batzuk aurkituko ditu. Emaús Gizarte Fundazioak kudeatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken eguneko zentroak burututako proiektua da. Eta Emaúsen ezaugarrietako bat bigarren eta hirugarren aukeretan lan egitea da. Behar diren aukera guztietan.
Proiektua kaleko pieza batzuk biltzea izan da, eta ondoren, aztertu eta ebaluatu egin dira. Objektu batzuei piezak falta zitzaizkien, horrela gau-mahai txiki bati hanka bat falta zitzaion, hondatuta zegoen aulki baten tapizeria, armairuren batekin gizendutako sitsak... Eta diagnostikoa egin ondoren, altzariak berreskuratzeko aukerekin amets egiteko garaia zen. Horrela, benetako metamorfosi-abentura bat hasi zen, beldarrari gertatzen zaion bezala, har soil bat, kolore biziko tximeleta eder bat bihurtzeko gai dena.
Eguneko zentroko erabiltzaileek lanari ekin zioten eta jasotako objektuak eraldatu zituzten, haien bertsio onenak bihurtuz eta lortuz. Egun, hainbeste hitz egiten denaren adibide bat; ekonomia zirkularra, alegia, hondakinak baliabide bihurtzea besterik ez dena. Baina hori egitea, gogobetekoa izan arren, ez zen nahikoa. Zentrotik metamorfosi hori auzoko guztiekin partekatu nahi zen, beste aukera bat ematen zaionean baztertua eta abandonatua zegoen zerbaiti, ederra eta atsegina bihur zitekeela erakusteko.
Bizi ditugun pandemia eta distantzien garai arraro hauetan, komunitatearekiko loturen garrantzia nabarmendu nahi du elkarlanean egindako lan honek: auzotarrekin partekatzea, elkar hobeto ezagutzea, elkarren artean aukerak ematea, harremanak eta loturak sortzea, azken batean, komunitate bereko kide izatea.
Informazio gehiago: https://www.emaus.com/eu/
Antolatzaileak: Emaús Gizarte Fundazioa, Donostia Kultura, Gipuzkoako Foru Aldundia.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko otsailaren 4(e)tik 2022(e)ko martxoaren 27(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
- Lekua Aiete Kultur Etxea
DK. Aiete pasealekua, 63
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaElebietan
- Web Aiete Kultur Etxea



