"PEREZ SAGUTXOA"
Glu Gluren ikuskizun berria 3 urtetik gorako haurrentzat. Oraingo honetan, El ratoncito Pérez-en kondaira herrikoia egokitu du, dantza eta abestiak nahastuz, euskal konpainiaren ekoizpenetan ohikoa den jai kutsuarekin.
Kaxildatar saguen komunitatea, asmatzaile ospetsuak, pertsonen etxe berri batean kokatuko dira. Etxe berrira iristean, Xuri, bere bi amekin bizi den haurrak, oso harreman estua izango Perezekin, saguetan gazteenarekin. Bien arteko adiskidetasuna haurraren burkoaren azpiko ohar eta karta trukaketa bitxi batekin hasiko da. Xuri gauero iluntasunaren beldur denez Perez sagutxoa izango da bere ametsen zaindaria.
Egun batean, Kaxildatar saguak kezkaz beterik altxatuko dira. Sagurik zaharrenek hortzak galdu dituzte, jada ezingo dute gozatu gazta, ogia edo intxaurrak jaten. Orduan, Perez gazteenak gogoratuko du Xuriri, bere giza lagun txikiari, laster bere lehen esne-hortza erori behar zaiola, halaxe iragarri omen dio dentistak. Familia alkimista batetik etorrita Perez sagutxoari esne-hortz bakarrarekin sagu zaharrenentzako hortz batzuk sortzeko ideia bikaina bururatuko zaio. Perezek Xuriri eroritako esne-hortza burkoaren azpian uzteko eskatzen dio. Berak jasoko du eta, trukean, opari bat utziko dio, zer eta liburua, bera liburutegiko sagua baita.
- EGILEA: Galder Perez.
- ZUZENDARITZA: Ugaitz Alegria Ituarte.
- ANTZEZLEAK: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal.
- ARGIZTAPENA: Mario Lopez Fernandez.
- JANTZIAK: Maite del Olmo
- IRAUPENA: 60′.
- HIZKUNTZA: Euskaraz.
- IKUSLEA: 3-9 urte.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2022(e)ko Urtarrilak 30
- Ordutegia12:30
- Lekua Lonbo Aretoa
Urgoiti Pasealekua, 3
Arrigorriaga - Zenbatekoa5€ haurrak / 7€ helduak
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Lonbo Aretoa


