Mû Mbana, Javier Colina, Juan Carlos Aracil eta Jesús Mañeru: "Nô tchon"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urtarrilak 29
  • Mû Mbana, Javier Colina, Juan Carlos Aracil eta Jesús Mañeru: "Nô tchon"

Urtarrijazz 2022

Nô tchon bidaia bat da soinu biluziaren mugetara, lur hezearen lurrina dariola, milaka urteko zura agerian. Ginea Bissauko folklorea abiapuntutzat hartu eta oraindik esploratu gabeko lekuetara eramaten duen ospakizuna. Mû Mbana olerkari ginearrak instrumentu aunitz jotzen ditu eta, hark gidaturik, proiektu hau Lurraren liturgia poetikoan babestua dago. Kiderik egokienak ditu abentura honetarako. Javier Colinaren esperientzia eta munta, Juan Carlos Aracilen adierazkortasuna eta intentsitatea, eta Jesus Mañeruren errespetua eta sormena; bada, horiek guztiek inprobisazio, ñabardura, konplizitate eta konfiantzaz beteriko sonoritatea marrazten dute.

Musika bizia, mugarik gabea. Letrak, erritmoa eta doinua sentsazioleherketa jorian nahasten dira; horregatik dira kontzertu hauek erabateko esperientzia. Besarkada baikorra dira gizateriari; gozamen ederra, zentzumenentzat.

Bolamako uhartean jaioa (Bissáu Ginea), Mû Mbana konpositorea eta olerkaria da, eta instrumentu aunitz jotzen ditu. Bere musikaren heldutasuna eta jotzen dituen instrumentuak bere musikari- eta artista-arimaren isla materiala dira.

Javier Colina nafarra zalantzarik gabe da gure herrialdeko kontrabaxu-jotzailerik onenetako bat, eta arras ibilbide nabarmena egin du jazzean eta fusioan. Jazz munduko oso musikari ospetsuekin aritu da jotzen, bai eta beste musika molde batzuetan ari direnekin ere.

Juan Carlos Aracilek zeharkako txirula jotzen du hainbat estilotan: klasikoa, flamenkoa, jazz fusioa edo world music. Horrez gain, konpositorea, moldatzailea eta koekoizle musikala da parte hartzen duen proiektu askotan.

Jesús Mañeru senezko perkusio-jotzailea da, zehatza eta sentikorra. Hamaika itsasotan aritu da itsasketan bela berberekin, hala nola flamenkoan, jazzean, hip-hopean, musika klasikoan eta musika inprobisatuetan, berezko hizkuntza bat onduta.

MÛ MBANA, JAVIER COLINA, JUAN CARLOS ARACIL ETA JESUS MAÑERU.

Izen-ematea


Laburrean

Non