"Rosa Valverde. Arte kaxak" erausketa

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko urtarrilaren 27(e)tik 2022(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • "Rosa Valverde. Arte kaxak" erausketa

Bere ibilbide osoan egin zituen kaxak Rosa Valverdek. 1975ean hasi zen kaxak egiten, bere arte-ibilbidearen hastapenetan, eta harrezkero, ez zituen sekula utzi alde batera, eta 2000. urtetik aurrera, bereziki, barra-barra egin zituen. Erakusketa honetan 52 kaxa aurkezten dira, Valverdek bere arte-ibilbidean sortutakoen ia erdia.

Objektu aurkituetatik abiatuta egin dira kaxa hauek. Batzuetan, buru-belarri bilatutako objektuak izan ziren; beste batzuetan, aldiz, ausaz aurkituak; nolanahi ere, artistak balioa ematen zien, eta, horregatik, altxor baten gisan gordetzen zituen, kaxa batean nork bere txokoa topatu arte. Zenbait kasutan, objektu baten inguruan osatzen zituen kaxak; beste batzuetan, ordea, artistak hainbat objektu kokatu zituen, arian-arian, haien arteko harremana sortzeko moduan; hala, beren xede-mundutik kanpo bizi diren objektuek narrazio bat osatzen dute.

Jatorri desberdinetatik iritsitako objektuak kaxetan kokatzen dira hiru dimentsioko collage baten tankeran; hala, narrazio hunkigarriak sortzen dituzte, poetikoak, guztiz gogorrak tarteka. Kaxak ez ditugu literalki interpretatu behar –berdin du artearen arloan hasiberriak edo adituak garen–, kaxak baitira, ziur aski, Valverderen sorkuntzarik intimoenak. Mintzaira ia pribatu bat baliatzen zuen, zeinetan ia beti baitaude presente umorea eta ironia.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko urtarrilaren 27(e)tik 2022(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa

Non