Elena Mendizabal: "Modos de hacer: esculturas y escultoras"
"Baginen Bagara. Emakume Artistak: Ikusgarritasun(ez)aren logikak"
Hizlaria: Elena Mendizabal
Elenak hitzaldi honetan 50 eta 60ko hamarkaden amaieran eta XX. mendearen amaieran jaiotako emakumeek egindako eskultura eta lanei buruz hitz egingo du. Guztiak jardunean daude, eta harremana dute EHUko Arte Ederretako Fakultatearekin eta euskal erakusketa-ingurunearekin, batez ere bizkaitarrarekin. Batzuek ibilbide sendoa dute, beste batzuek, berriz, eskulturaren garapen laburragoa, bai duela urte gutxi hasi zirelako, bai esparru horretako euren lan artistikoan beste diziplina batzuekin konbinatu zutelako.
Mendizabalek formetan, baliabideetan, materialetan eta hizkuntzetan jarriko du arreta, gure inguruko artistek gaur egun eta azken hamarkadetan eskulturan lantzen ari direnaren irudia emango digun panorama ikusteko. Jakina, oso eremu zabala da, eta bere gaurkotasuna gorabehera, ikerketa eta aurkezpen zabalagoa eskatzen du.
Hizlariak azalpen bat gehitu nahi du: eskulturatzat hiru dimentsioko konfigurazioa ulertzen duela, non materialak eta, agian, objektuak landu, manipulatu eta antolatzen diren, pertzepzio eta zentzu berri bat lortzeko moduan.
Baginen Bagara programaren barruko hitzaldia.
Hitzaldia streamingez ikusgai izango da.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Urtarrilak 26
- Ordutegia19:00
- Lekua San Telmo Museoa
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
- HizkuntzaGaztelania
- Web San Telmo Museoa


