Roger Grasas: "Paisaia biblikoetatik Pertsiar Golkoko hirien hiperteknifikaziora"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko urtarrilaren 21(e)tik 2022(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • Roger Grasas: "Paisaia biblikoetatik Pertsiar Golkoko hirien hiperteknifikaziora"

ROGER GRASAS argazkilariak ‘SUITE MÁSHREQ .Ekialde hurbileko ikuspenak’ erakusketa aurkeztuko du urtarrilaren 20tik martxoaren 13ra Ziudadelako Mistoen eraikineko beheko solairuan. Erakustaldi honetan Ha Aretz (The Promised Land) eta Min Turab argazki-egitasmoak aurkeztu ditu.

Urtarrilaren 20an, osteguna,18:00etan, Mistoen eraikineko beheko solairuan, erakusketaren irekieraren karietara, Roger Grasasek ‘Paisaia biblikoetatik Pertsiar Golkoko hirien hiperteknifikaziora’ erakusketaren aurkezpena eginen du, non planteatuko baititu Ha Aretz (The Promised Land) eta Min Turab argarki-egitasmoen kontzeptualizazioa, garapena eta metodologia. Ia paraleloki proposatu eta 2010etik 2020ko hamarkadan garatutako bi lanek paisaiaren eta lurraldearen esanahiari buruzko azterketa eratzen dute, geografikoki gertu baina gizarte eta ekonomia mailan urrun dauden bi eskualdeetan. Roger Grasasek bere sormen-prozesuaren dinamika azaldu eta honako kontzeptuei buruzko ikuskera garatuko ditu: paisaia postmodernoaren aldaketa eta bere bira geografikoa, simulakroa, globalizazioa, turismoa ikuskizun gisa edo bidaia egoera gisa.

Argazkigintzan graduatua (Kataluniako Fundazio Politeknikoa) eta Filosofian lizentziaduna (Bartzelonako Unibertsitatea), Roger Grasasek Egungo artearen teorian (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) graduondoko batekin eta New Yorkeko International Center of Photography zentroko espezializazio-ikastaroekin osatu du bere prestakuntza akademikoa. 1997az geroztik, irakaskuntza, enkarguzko argazkilaritza eta lan pertsonala uztartzen ditu. Egileak bere ibilbide profesionala prentsa-argazkilari gisa hasi zuen, eta GKEekin, fundazioekin eta UNESCOrekin lan egin zuen Erdialdeko Amerikan eta Balkanetan. Orduz geroztik, bidaia da bere lanaren argudio-haria marrazten duena, eta gizakia eta lurraldearen arteko harremana bihurtu da bere hizketaldiaren erdigune. Hiru argazki-liburu argitaratu ditu: Min Turab (2017), Atenea (2018) eta Ha Aretz (2021). Sarien artean nabarmentzekoak dira 2018ko Photoespaña Aurkikuntzak Saria, 2018ko Sidneyko HeadOn jaialdiko Landscape saria, eta 2018ko Center for Fine Art Photographyko (Colorado, AEB) Zuzendariaren saria Bere lanak erakusketa-areto eta jaialdietan erakutsi dira Espainian, Alemanian, Frantzian, Herbeheretan, Ingalaterran, Italian, Estatu Batuetan, Mexikon, Australian eta Arabiar Emirerri Batuetan.

 

 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko urtarrilaren 21(e)tik 2022(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:30–13:30 eta 18:00–20:30. Igande eta jaiegunetan: 11:30–13:30
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Web Ziudadela

Non