Jesús Marina eta Elena Morón: "Lekualdatzeak. URDINA ETA AIREA"
Mistoen eraikina. Ziudadelako lehen solairuak Jesús Marina eta Elena Morónen ‘Lekualdatzeak. URDINA ETA AIREA’ arkitektura-lanen erakusketa jasoko du urtarrilaren 21etik martxoaren 13ra arte. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako ordezkaritzarekin elkarlanean. Arkitektura-argazkilaritzako erakusketa hau beste erakusketa baten baitan antolatzen da: urtero Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako ordezkaritzak antolatzen duen ARKITEKTURARI BEGIRA argazki-lehiaketan parte hartzen duten lan guztiekin gauzatutakoa.
Erakusketa honen barruan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako ordezkaritzak ARKITEKTURARI BEGIRA argazki-lehiaketaren XVIII. edizioaren deialdia aurkeztuko du. Deialdia 2022ko otsailaren 18ko 13:00ak arte egonen da zabalik, eta arkitektura-, hirigintza- eta diseinua-argazkigintzan interesatuta dauden guztiendako da. Lehiaketan parte hartuko duten argazki guztiak Kondestablearen jauregian erakusketa baten jarriko dira ikusgai 2022ko martxoaren 10etik apirilaren 30era arte, biak barne, eta sari-banaketa ere eginen da bertan, datorren martxoaren 16an, arratsaldeko 7etan. ARGIBIDE GEHIAGO www.coavna.com webgunean.
‘Lekualdatzeak. URDINA ETA AIREA’ izeneko erakusketak Jesús Marina eta Elena Morónek osatutako _marina_morón talde artistikoaren izen bereko egitasmoaren ekoizpena jasotzen du eta bizitzeko espazioetan eraikitako espazioen eraldaketa prozesuen inguruko ikerketa eta sorkuntza ildoaren jarraipena.
Banakako erakustaldi honen benetako funtsa argazki-irudia da. Zuzeneko aluminioaren gainean inprimatutako formatu handiko materiala da, eta ikusmen-behaketa gisa, etenik gabeko hausnarketa egiten dute, ikusleak aurkitu behar dituen testu-erreferentzia inplizituen ortzi-muga paraleloez lagunduta. Neurri eta kokapen aldakorreko serieetan banatuta, ikusizko saiakera gisa, bere argazki-lan berriena erakusten du, lehenago argitaratu edo erakutsi gabea.
Beti ulertzen dute lana ikerketa-egitasmo gisa, bereziki interesatzen zaizkien eta arkitekto izatearekin lotutako kontzeptuen ingurukoa, hala nola, arkitekturako hutsunea hautematea edo muturreko moduan erabilitako koloreak sortzen duen sinestesia.
Kasu honetan, lekualdatzearen ideiak inspiratzen du erakusketaren antolaketa, ibilbidearen kontzeptutik abiatuta eraikia. 5 iruditako 8 sekuentziatan dago eratuta, eta horiek espazioa okupatzeko eta aktibatzeko forma bereizgarriak erregistratzen dituzte argazkietan, irudikapenaren bidez. Ikusleek arkitekturaren esperientzian ohikoak diren hautemate-ereduek (irteeraren bilaketa, konpondu gabeko tentsio kromatikoa, emozioen egituraketa lineala, babesa bilatzea, geometria premia gisa…) dituzten erreakzioei erreparatzeko duten gaitasunari dei egiten diote, haien izaera sentikorrean ainguratuta.


