Tetrapack 2022: Ixone Sadaba: "Irudia hautsi, gertaerak ukitu"
Ixonek landa-azterketa gisa erabiltzen ditu irudiak, argazkiak ebidentzia-tresna izateari utzi dionean, atribuzio hori galdu duenean zer egin dezakeen jakiteko. Bere interesak argazkiaren eta instalazioaren bidez bilatzen ditu, eta berak “agertoki politiko” gisa deskribatzen duena erakusten du. Termino horretara jo izan du maiz tentsio-eremu bat aipatzeko, indarkeriazko topaketak gogorarazten dituen leku erreala, eta behin eta berriz agertzen da bere proiektuetan.
Ixone Sadaba (Bilbo, 1977) Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta New Yorkeko International Center of Photography delakoaren Postgraduate Programarekin osatu zuen bere prestakuntza. Argazkia erabiltzen du irudikapena esanahia eraikitzeko ariketa gisa eta begiradaren dimentsio sozial eta politikora iristeko euskarri gisa aztertzeko.
Guggenheim Bilbaon, Sofia Erregina Museoa, Torontoko MOCCA Contemporary Art Museum edo New Orleanseko Museum of Contemporary Art erakutsi ditu. Moving Artists-en sortzailea eta zuzendarikidea da. Erakunde horrek gatazkako eta gatazka ondoko eremuetako arte-praktika garaikidea babesten du.
- Hizlaria: Ixone Sádaba.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Tokia: ZAS Kultur.
- Sarrera: doan. Plaza libreak bete arte.
Tetrapack 2022 programaren jarduera.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Urtarrilak 20
- Ordutegia19:30
- Lekua ZAS Kultur Espazioa
Plaza San Anton, 2
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoakoa
- Web ZAS Kultur Espazioa


