Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak: "El Incal"
"Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak" jardueraren edizio honetan bi artistak osatutako binomioaren lana jorratu da; Moebius ezizena duen Jean Giraud obraren ilustratzailea eta Alejandro Jodorowsky gidoilaria dira bikoa
Jean Giraud frantziar komikigile eta ilustratzaile emankorra “Blueberry tenientea” lanarekin bihurtu zen ezagun 1963an, eta 70eko urteetan egindako zientzia-fikziozko lanak Moebius ezizenez sinatzen hasi zen. Alejandro Jodorowsky txiletarra Frantzian bizi da 1953tik, eta mundu mailan gehienbat zinema zuzendari eta gidoilari moduan da ezaguna. Egile polifazetikoa izanik, Mexikon hasi zen komikietako gidoilari lanetan, eta 70eko urteetan Moebiusek beste komiki-marrazkilari batzuekin batera sortutako Humanoides Asociados taldean sartu zen. Proiektu horretatik jaio zen Metal Hurlant aldizkaria, eta hor, beste istorio askoren artean, bi artista horiek irudikatu zuten ezinbesteko lana argitaratu zen: “El Incal”.
Zientzia fikzioko maisulana da “El Incal”, abentura epikoak biltzen dituena. Jodorowskyren gidoia duten lan guztiak bezala, mistizismoz eta une onirikoz josita dago, taroteko karten erreferentziaz eta poesiaz lepo, eta, Moebiusen diseinu futurista aparta nahiz kontaera grafiko bikaina izanda, ez da harritzekoa Europako zientzia fikzioa irauli izana.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Urtarrilak 19
- Ordutegia18:30
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaSarrera doan, aldez aurretik izena emanda
- HizkuntzaGaztelania
- Web AZ Azkuna Zentroa


