Isabel de Naverán: "Envoltura, historia y síncope"
Hitzaldi performatiboa bat dator Envoltura, historia y síncope liburuaren argitalpenarekin. Liburuak ibilbide afektibo bat egiten du, eta aztertzen du mugimendua gorputz batetik bestera nola transferitzen den, eta finkatzeko ahaleginean nola agertzen diren irudiak, trazuak, marrazkiak eta erritmoak.
ENVOLTURA, HISTORIA Y SINCOPE
Sarrera, Andrea Rodrigoren eskutik
Envoltura, historia y síncope liburuak Antonia Mercé y Luqueren heriotzaren inguruabarrak ditu abiaburu. Antonia Mercé y Luque, La Argentina (1890-1936), herri-dantzako eta flamenkoko dantzaria izan zen Espainiako Bigarren Errepublikak kondekoratu zuen lehen artista. 1936ko uztailaren 18an konbultsio fisikoa izan zuen bat-batean, eta, liburuan, une hartako sentimendu kolektiboarekin jartzen da erlazioan, historiaren lerroan izandako pitzaduraren isla gisa. Pitzadura hori hainbat unetan errepikatu da, esaterako, Kazuo Ohno artista japoniarraren eskutik, dantzan ikusi eta berrogeita hamar urtera berreskuratu baitzuen La Argentinaren irudia.
Hitzaldi performatibo hau Bilbon aurkeztuko da lehen aldiz, Caniche argitaletxeak izen bereko liburua argitaratzearekin batera. Testuak ibilbide afektibo bat proposatzen du, eta aztertzen du mugimendua gorputz batetik bestera nola transferitzen den, eta finkatzeko ahaleginean nola agertzen diren irudiak, trazuak, marrazkiak eta erritmoak.
Isabel de Naverán (Getxo, 1976) Azkuna Zentroko ikertzaile AZkidea da. Gorputza Historian eta koreografia garaikidearen esparruan gorputzek izandako historiak ditu ikergai.
Andrea Rodrigok (Madril, 1992) Filosofiako ikasketak egin zituen, eta dantzaren eta koreografia garaikidearen arloko ikertzailea eta kuradorea da. Hainbat ingurunetan sartuta dago, esate baterako, hauetan: Performing Arts Forum, St. Erme, Frantzia; CA2M, Madril -berriki Lo que ya se intuye programa komisariatu du-; eta Bulegoa z/b -koordinazio-lanak egin zituen 2017. eta 2018. urteetan-. Isabel de Naveráni laguntza eman dio Envoltura, historia y síncope liburuaren idazketan eta ikerketan.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Urtarrilak 13
- Ordutegia19:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan, izena emanda
- HizkuntzaGaztelania
- Web AZ Azkuna Zentroa


