Álex Quiroga do Carmo: "El actor"

Bilbao 2022(e)ko Urtarrilak 13
  • Álex Quiroga do Carmo: "El actor"

Bilboko Zirkuitoa 2022 programaren baitan.

Aktore batek, interpretatzen jakiteaz gain, kantatzen eta dantzatzen ere jakin behar du, edo batzuetan txisteak kontatzen ere jakin behar du. Baina hori ez da hain erreza.

Ikuskizun honetan, aktoreak, oztopo ugari izan arren, obra honen estreinaldira nola iritsi zen kontatuko digu. Zinema, dantza eta musikaren bidez, protagonistaren bizitza zirraragarria ezagutuko dugu. “Bizitza ederra da” edo “Forrest Gump” filmetako eszenek bizia eta zentzua hartuko dute eszenan.

Arrakasta lortuko ote du, ala porrot hutsa izango da?

Batzuetan, zure esku egongo da hori.

  • Egileak: Loida A. Gómez eta Álex Quiroga Do Carmo
  • Zuzendaria: Loida A. Gómez
  • Antzezlea: Álex Quiroga Do Carmo

 

--

SEGURTASUN-NEURRIAK

Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartu zenetik, Bilboko Udalak barruko espazioetan antolatzen dituen jarduera guztietan edukiera % 60an mugatuko da.

Gainera, beharrezkoa izango da:

  • Covid ziurtagiri digitala (QR) eta NAN aurkeztea barruko espazioetako ikuskizunetan sartzeko
  • musukoa erabiltzea, emanaldi guztietan

Pandemiaren hasieratik egin denez, Bilboko Udalak bere jarduketa-protokoloak egokitu ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.

 

Bilboko Udala

Laburrean

Non