Zinemateka: "Icíar Bollaín: errealitatearekiko konpromisoa"
Zinematekak 2022ko programazioa irekiko du Icíar Bollaíni eskainitako ziklo batekin, arrakala ireki duten eta espainiar zinemak nazioz gaindiko izaera hartu duen emakumezko zuzendarien belaunaldi baten paradigma gisa.
Icíar Bollaínez hitz egitea publikoarekin bat egiten duten istorioekiko bokazioaz hitz egitea da; istorio horien bidez zuzendaria modu enpatikoan gerturatzen baita pertsonen bizitzetara. Artifiziorik gabe egiten du eta irismen globaleko gai eta arazoen inguruan argi apur bat emateko asmoz: indarkeria, matxismoa edo ekologismoa, esaterako. Zinemako lanbideaz duen jakin-mina eta lilura nabarmentzen dira zuzendari honengan. Icíar Bollaín gizartearekin konpromisoa duen emakumea da, zinema kontzientziaziorako eta gizartea aldatzeko tresna dela uste duena. Sororitatea eta ahalduntze femeninoa beti lotu izan dira bere lanarekin, gaur egun bezain ospetsua ez zenean ere bai.
Filmografia zabala da horren adierazgarri, ziklo honetan ikusgai duguna, hasi bere lehenengo lanarekin Hola, ¿estás sola? (1995), non bi neska gazteren bizitzaren berri ematen digun, zeinek inolako afekturik gabeko iragana eta zalantzaz beteriko orainaldia eta etorkizuna dituzten.
Film luze horrekin hasi zuen Icíar Bollaínek emakumeak protagonista dituen istorioak, esaterako, Flores de otro mundo (1999), Te doy mis ojos (2003) eta Mataharis (2007). Horietan guztietan emakume izate hutsagatik jasaten diren egoera zaurgarriak ageri dira.
También la lluvia (2010) ildo horretatik urrundutako lana dela dirudi hasiera batean, baina zuzendariak berak esaten duen bezala, pertsonaien zinema da, baina handiagoa. Bolivian errodatu zen eta Oscar sarietarako aurre-hautatu zuten; lan horretan hasi zen Paul Lavertyrekin lankidetzan eta elkarrekin egin dituzte, harrez gero, Katmandú. Un espejo en el cielo (2011), El olivo (2016) eta Yuli (2018).
La boda de Rosa (2020) filmean Bollaínek lehenengo film luzean planteatu zuen espiritu librea berreskuratu du, Candela Peña da protagonista, eta norbera den bezalakoa izateko egiten du aldarri, norbere bizitzaren jabe izateko eta norbere zorionaren erantzule ere bai. Zikloa amaitzeko azkenengo film luzea izango dugu ikusgai, Maixabel (2021), protagonisten (biktimaren eta borreroaren) ibilbidea eta bidaia pertsonala, aurrez aurre jarri eta beraien sentimenduez hitz egitera daramatzan bidaia.
PROGRAMA
HOLA, ¿ESTÁS SOLA (1995)
Urtarrilak 12, asteazkena 17:00 eta urtarrilak 13, osteguna 19:30
Hogei urteko bi neskaren bidaia eta adiskidetasunaren istorioa; afekturik gabeko iragana dute biek, orainaldian ez dute galtzeko ezer eta etorkizuna beraiek nahi bezain irekia da. Bidaia horretan dena partekatuko dute. Olaf ere bai, bere hizkuntza besterik hitz egiten ez duen errusiar bat.
Zuzendaria: Icíar Bollaín. Guidoia: Icíar Bollaín.
Actoreak: Silke, Candela Peña, Arcadi Levin, Álex Angulo, Elena Irureta, Daniel Guzmán, Pedro Miguel Martínez, Antonio de la Torre, Icíar Bollaín.
FLORES DE OTRO MUNDO (1999)
Urtarrilak 19, asteazkena 17:00 eta urtarrilak 20, osteguna 19:30
Patricia dominikarra da, etxe baten bila dabil eta Madrilen legez kanpoko etorkin gisa lortu ezin duen segurtasun ekonomikoa ere bai. Milady kubatarra da, hogei urte ditu eta mundua ikusi nahi du. Marirrosi lana eta etxea dituen bilbotarra da, erabateko bakardadean bizi da, Alfonsok, Damiánek eta Carmelok dutena bezalako bakardadean; Santa Eulalian bizi dira hirurak, ezkontzeko adineko emakumerik eta etorkizunik ez duen herri batean. Herriko gizonezko ezkongabeek antolatutako festa bati esker, elkar ezagutu eta elkarbizitzen historia gazi-gozoa hasi dute, batzuetan elkarbizitza ezinezkoa izan arren.
Zuzendaria: Icíar Bollaín. Guidoia: Icíar Bollaín, Julio Llamazares.
Aktoreak: José Sancho, Lissete Mejía, Luis Tosar, Marilyn Torres, Chete Lera, Elena Irureta, Amparo Valle, Rubén Ochandiano, Chiqui Fernández, Antonio de la Torre.
TE DOY MIS OJOS (2003)
Urtarrilak 26, asteazkena 17:00 eta urtarrilak 27, osteguna 19:30
Gau batez Pilarrek etxetik ihes egin du. Lau gauza eta bere semea, Juan, besterik ez daramatza. Antoniorengandik ihesi doa, tratu txarrak ematen dizkion senarrarengandik ihesi; 9 urte daramatzate elkarrekin ezkonduta. Antonio berehala joan da Pilarren bila. Pilar du bere eguzkia, dioenez, eta, gainera, “begiak eman dizkio”.
Zuzendaria: Icíar Bollaín. Guidoia: Icíar Bollaín, Alicia Luna.
Aktoreak: Laia Marull, Luis Tosar, Candela Peña, Rosa María Sardà, Kiti Mánver, Elisabet Gelabert, Sergi Calleja, Nicolás Fernández Luna, Chus Gutiérrez, Elena Irureta, Dave Mooney, Antonio de la Torre, Francesc Garrido, Roberto Álamo.
MATAHARIS (2007)
Otsailak 2, asteazkena 17:00 eta otsailak 3, osteguna 19:30
Carmen, Inés eta Eva detektibe pribatuak dira, baina ez dute kapelarik eta pistolarik; aldiz, erosketak egiten dituzte, pixoihalak aldatzen dituzte eta ahaleginak egiten dituzte bikoteari ondoan eusteko. Lanean besteren sekretuen bila ibitzen diren arren, hirurak ohartuko dira ez direla gai izan beraien gezur batzuk ikusteko, eta hobe dela egia batzuk ezkutuan gordetzea.
Zuzendaria: Icíar Bollaín. Guidoia: Icíar Bollaín, Tatiana Rodríguez.
Aktoreak: Najwa Nimri, Nuria González, María Vázquez, Tristán Ulloa, Diego Martín, Antonio de la Torre, Fernando Cayo.
TAMBIÉN LA LLUVIA (2010)
Otsailak 9, asteazkena 17:00 eta otsailak 10, osteguna 19:30
Cochabamba, Bolivia. 2000. urtea. Sebastián (Gael García Bernal) eta Costa (Luis Tosar) Kristobal Koloni eta Amerika aurkitu izanari buruzko film bat egin nahian dabiltza. Sebastián da zuzendaria eta pertsonaia desmitifikatu egin nahi du, gizon anbiziotsu eta eskrupulurik gabe bat erakutsi nahi du; Costa ekoizlea da eta daukaten aurrekontu xumera egokitu nahi du filma, besterik ez, hori da bere nahi bakarra, eta horregatik aukeratu du Bolivia, Hispanoamerikako herrialderik merkeenetako bat izateaz gain, indigena gehien dituena ere badelako. Cochabamban errodatuko dute filma; hiri horretan, ura pribatizatzeak eta multinazional bati saltzeak ondoeza sortuko du herritarren artean eta, ondorioz, zoritxarrez hain ospetsua izandako Uraren Boliviako Gerra hasiko da (2000. urteko apirila).
Zuzendaria: Icíar Bollaín. Guidoia: Icíar Bollaín, Paul Laverty .
Aktoreak: Luis Tosar, Gael García Bernal, Karra Elejalde, Juan Carlos Aduviri, Raúl Arévalo, Cassandra Ciangherotti, Carlos Santos, Dani Currás, Vicente Romero.
KATMANDÚ, UN ESPEJO EN EL CIELO (2011)
Otsailak 16, asteazkena 17:00 eta otsailak 17, osteguna 19:30
Laia maistra kataluniar gazte bat da eta Katmandura joan da eskola batean lan egitera. Han, miseriaz gain, hezkuntza-arloan egoera negargarria dagoela ikusiko du, behartsuenak baztertzen dituen sistema dela. Bere egoera legeztatzeko ezkondu egingo da, intereseko ezkontza batez, eta proiektu pedagogiko anbizio handiko bat jarriko du abian hiriko txabola-auzoan. Hala ere, laster ohartuko da laguntza behar duela proiektua burutzeko. Aldi berean, eta ezustean, bere senarraz maiteminduko da. Bertako maistra gaztea den Sharmilaren eskutik, sakon ezagutuko du Nepaleko gizartea eta bere burua ere bai.
Zuzendaria: Icíar Bollaín. Guidoia: Icíar Bollaín, Paul Laverty .
Aktoreak: Verónica Echegui, Sumyata Battarai, Norbu Tsering Gurung.
EN TIERRA EXTRAÑA (2014)
Otsailak 23, asteazkena 17:00 eta otsailak 24, osteguna 19:30
Dokumental honetan Espainiako krisi ekonomiko handiaren ondorioz atzerrira joan diren gazte emigrante espainiarren egoera aztertu du, hain zuzen ere, Edinburgora etorkizun hobeagoaren bila joan diren batzuena.
Zuzendaria: Icíar Bollaín. Guidoia: Icíar Bollaín.
EL OLIVO (2016)
Martxoak 2, asteazkena 17:00 eta martxoak 3, osteguna 19:30
Almak 20 urte ditu eta bere aitona miresten du, hainbat urtez hitzik egin gabe dagoen gizona. Aitonak jateari uko egiten dionean, Almak zuhaitz bat berreskuratzea erabakiko du: aitonaren nahiaren aurka familiak saldu zuen mila urte baino gehiagoko olibondoa. Xede horretarako, osabaren laguntza behar du, krisiaren biktima bera, bai eta Rafa lagunarena eta herri osoarena ere. Olibondoa Europako zein txokotan dagoen jakitea da arazoa.
Zuzendaria: Icíar Bollaín. Guidoia: Icíar Bollaín, Paul Laverty .
Aktoreak: Anna Castillo, Javier Gutiérrez, Pep Ambròs, Manuel Cucala, Miguel Angel Aladren, Carme Pla, Ana Isabel Mena, María Romero, Paula Usero, Janina Agnes Schröder, Cris Blanco, Paco Manzanedo, Inés Ruiz Inés Ruiz, Aina Requena, Pia Stutzenstein.
YULI (2018)
Martxoak 9, asteazkena eta martxoak 10, osteguna
Carlos Acosta kubatar dantzariari buruzko filma, dantzako izar handi honen bizitzan zehar egindako bidaia: jatorrian zurientzat idatzitakoak izan arren balleteko paperik garrantzitsueneko batzuk interpretatu zituen lehenengo dantzari beltza, Houston Ballet edo Londresko Royal Ballet bezalako konpainietan aritua (azken horretan lehen dantzaria izan da 15 urte baino gehiagoz). Haurtzaro gogorrarekin hasi eta helduarora iritsi arteko ibilbidea da, eta azken etapako protagonista dantzaria bera da, nazioartean arrakasta eta aitorpen ugari jaso arren, sustraiak non dituen inoiz ahaztu ez duena.
Zuzendaria: Icíar Bollaín. Guidoia: Icíar Bollaín, Paul Laverty.
Aktoreak: Carlos Acosta, Santiago Alfonso, Keyvin Martínez, Edison Manuel Olvera, Laura de la Uz, Yerlin Pérez, Mario Elías, Andrea Doimeadiós, Cesar Domínguez, Carlos Enrique Almirante.
LA BODA DE ROSA (2020)
Martxoak 16, asteazkena 17:00 eta Martxoak 17, osteguna 19:30
45 urte betetzear dela, Rosa ohartu da beti besterentzako bizi izan dela eta alde egitea erabakiko du, dena utzi eta botoi nuklearra sakatzea. Bere bizitzaren jabe izan eta bere ametsa bete nahi du: negozio propioa izatea. Baina laster ohartu da aitak, senideek eta alabak beste plan batzuk dituztela Rosarentzat, eta bizimodua aldatzea ez dela hain erraza, familiaren gidoian ez baldin badago aldaketa hori.
Zuzendaria: Icíar Bollaín. Guidoia: Icíar Bollaín, Alicia Luna.
Aktoreak: Candela Peña, Sergi López, Nathalie Poza, Paula Usero, Ramón Barea, Xavo Giménez, María Maroto, Eric Francés, Lucía Poveda, María José Hipólito.
MAIXABEL (2021)
Martxoak 23, asteazkena 17:00 eta martxoak 24, osteguna 19:30
Maixabel Lasak 2.000 urtean galdu zuen senarra, Juan María Jauregi, ETAk erailda. Handik hamaika urtera ezohiko eskari bat jaso zuen: hiltzaileetako batek Maixabelekin hitz egin nahi du Langraizeko (Araba) espetxean, han ari baita kondena betetzen talde terroristarekin zituen loturak bertan behera utzi ondoren. Zalantza ugari eta min handia izan arren, Maixabelek onartu egingo du hamasei urte zituenetik bikote izan zuen odol hotzez erail zutenekin aurrez aurre egotea.
Zuzendaria: Icíar Bollaín. Guidoia: Icíar Bollaín, Isa Campo.
Aktoreak: Blanca Portillo, Luis Tosar, Urko Olazabal, María Cerezuela, Arantxa Aranguren, Mikel Bustamante, Bruno Sevilla, Jone Laspiur, David Blanka.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2022(e)ko urtarrilaren 12(e)tik 2022(e)ko martxoaren 24(e)ra
- Lekua Golem Alhóndiga
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - HizkuntzaGaztelania
- Web Golem Alhóndiga


