Kutxa Kultur Gelak 2022: Ikastaroak

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko urtarrilaren 11(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • Kutxa Kultur Gelak 2022: Ikastaroak

Kutxa Kultur Gelak publiko orori zuzendutako programa kulturala da, eta esperientziaren bidezko ikaskuntzan oinarritzen da. Askotariko programazio praktikoa aurkezten du, hamaika jarduera-eremuri buruzko hezkuntza, gogoeta eta eztabaida jarduerak biltzen dituena: ondare historiko-kulturala, diseinua eta moda, pintura, antzerkia eta ahozko adierazpena, dantza, argazkia, gastronomia, sormena, literatura, ohitura osasuntsuak eta hitzaldiak.

Kutxa Kultur Gelak programa Kutxak Tabakaleraren 4. solairuan dituen instalazioetan gauzatzen da batez ere. Tabakalera, diseinu, berrikuntza eta pertsonen gaitasunen garapena gozatzeko eta sustatzeko leku garaikidea da. Programak osagai hauek ditu:

- Hainbat esparrutan arte eta kultur trebetasunak garatzeko parte hartzeko ikastaroak. Ikastaro horiek tokiko artistekin egindako topaketekin osatzen dira.
- CLASS. Tokiko artista eta ekintzaileek emandako tailerrak. Horietan, sormen-esperientziak eta -prozesuak partekatzeaz gain, artisten eta herritarren artean komunitatea sortzea sustatzen da.
- Udazkeneko MasterClass. Sektoreko pertsona ospetsuekin topaketak egitea, haien ezagutza eta esperientziak parte-hartzaileekin partekatzeko.
- Historia, arte, zientzia eta gaurkotasunari buruzko hitzaldiak eta zikloak, parte hartzeko formatuetan
- Bisitaldi gidatuak, edukiera mugatua dutenak gure ondare historiko eta kulturala ezagutarazteko.

  • Inskripzio data:     2022ko urtarrilaren 10etik 24ra
  • Jakinarazpen data, ezeztapenak:     2022ko urtarrilaren 25a

 

Eskaintza guztia, hemen.

Kutxa Kultur

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2022(e)ko urtarrilaren 11(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián
  • HizkuntzaElebietan

Non