Tailerra: "Zianotipia. Argazki-metodo esperimentalak"

Bilbao 2022(e)ko Urtarrilak 8
  • Tailerra: "Zianotipia. Argazki-metodo esperimentalak"

Urtarrilaren 8an, 10:00etatik 12:30era, helduen txanda izango da. Oraingoan, zianotipia izango da jardueraren ardatza. Jarduera Berreginen Museoan izango da, eta izen-emateak 5 euroko prezioa izango du. Interesa dutenek 94 415 02 31 telefonoan eman dezakete izena.

Zianotipia fotoerreprodukzio prozesu bat da, potasio ferrizianuroaren eta amonio zitrato ferrikoaren argiarekiko sentikortasunean oinarritzen dena. Argi ikusgarriaren eraginpean jartzean, Prusiako urdin ospetsua ematen duen erreakzioa gertatzen da.

Azken urteotan, artista garaikide askok berreskuratu dute teknika hori, eta sormen prozesuetan txertatu.

Tailer honek argazkiak errebelatzeko teknika esperimentaletarako sarrera bat proposatzen du, horretarako zianotipiaren oinarrizko prozesuen ezagutza baliatuz. Proiektuaren helburu nagusietako batzuk honako hauek dira: zianotipia testuinguru historikoan kokatzea, teknika horrekin lan egin duten emakume artisten lana ezagutzea, errebelatze zianotipikoaren metodoari buruzko ezagutza teknikoak eskuratzea, eskuratutako ezagutza praktikan jartzea eta praktikatik ikastea, zianotipoak lortzea oinplanoetatik eta argazkien negatiboetatik abiatuta, eta kopien tonu-biraketak lortzea material organikoekin, material horiek zuritzeen bidez manipulatuta eta bigarren errebelatu bat eginez.

Tailerraren metodologiak eredu teoriko-praktiko bati jarraitzen dio; horren bidez, praktikan jarriz landu ahal izango dute ikasleek teknika.

 

Tailerrak saio bakarra izango du, eta 2 ordu eta erdi iraungo du. Hiru fasetan banatuko da: aurkezpena eta testuinguru historiko-teknikoan kokatzea, lehenengo probak, eta prozesuan material berriak sartzea eta kopien tonu-biraketa egitea.

Bai haurrentzako tailerra, bai helduentzat pentsatutakoa, «El magenta no existe»k gidatuko ditu, hau da, Luz Estefaníak eta Berta Banzok osatzen duten kultur proiektuak.

Luz 2015ean graduatu zen Artean, Euskal Herriko Unibertsitatean; Málaga eta Bilbo artean egin zituen ikasketak, eta, azken hiri horretan kokatu ondoren, pinturako masterra eginez jarraitu zituen ikasketak.

Azken urteotan, didaktika eta pedagogiako master batekin osatu du bere prestakuntza, marrazketa espezialitatean.

Gaur egun, bere proiektu artistiko pertsonala lantzen ari da; aldi berean, artearen arloko kultura-kudeaketako eta prestakuntzako beste proiektu batzuekin elkarlanean dihardu, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan.

Berta 2019an graduatu zen Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzean, Euskal Herriko Unibertsitatean. 2019an, Bilboko Arte Ederren Museoarekin lankidetzan osatu zituen ikasketak, unibertsitateko prestakuntza-praktiken proiektuan.

Gaur egun, modu autonomoan egiten du lan ondarea zaharberritzeko proiektuetan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Huescan.

«El magenta no existe» proiektua 2019an sortu zen, arte-adierazpeneko tekniketan murgiltzeko biek zuten interesaren ondorioz. Hala, ikuspegi berezi batetik abiatuta, tailer espezializatu baten bidez aurkeztu zuten arlo hori. Proposamena kulturaren isuri garaikidera zuzentzen da, artearen esparruko egungo sortzaileen praktika artistikoei aukerak gehitzeko helburuarekin.


Laburrean

Non