"Manolita Chen. Un cuento chino"
Manolita Chen Price zirkura itzuli da, dagoeneko inork gogoratzen ez duen iragan loriatsua gogora ekartzeko: hastapenak Price zirkuan bertan, Charivari gisa —han, bere bizitzako maitasuna izango zen Chen Tse-Pingekin maitemindu zen, eta biek «Teatro Chino de Manolita Chen» ospetsua muntatu zuten—; gainbehera-unerik gogorrenak, eta nortasun galduari eusteko borroka.
"Manolita Chen, benetakoa, guri ahaztutakoa oroitaraztera itzuli da. Erakustera distiraren atzean negozioa dagoela, eta ikuskizunaren munduan dena ez dela luma eta purpurina. Manolitak bere jenioa, umorea eta historia dakarzkigu. Beraren historia gure herrialdearen historia ere bada, eta historia horretan beti ez da erraza izan artista izatea. Nolabait ere, berari esker aurkezten dugu gaur hemen haren bizitza sinestezinari egindako omenaldi hau. Hark ireki zigun bidea, bere arte- eta enpresa-ikuspegiarekin, baina, batez ere, bere indar ikaragarriarekin, gaur bestelako askatasun batez gozatzeko aukera izan dezagun. Guri ahaztutakoa oroitaraztera itzuli da Manolita; baina, nahi gabe, gu ari gara berari oroimena pizten. Eta haren oroitzapena maitasunez, borrokaz eta ausardiaz betetako kontu txinatar zoragarri bat da. Ongi etorri Manolita Chenen Antzoki Txinatarrera".
José Troncoso
Dramaturgia eta zuzendaritza: José Troncoso
Antzezleak: Pepa Zaragoza, María Jáimez, Nacho Vera, Chema Noci, Isa Belui eta Luigi Belui
Ideia originala: Pepa Zaragoza
Jatorrizko musika: Mariano Marín
Argiztapenaren diseinua: Ion Anibal
Soinua: Eduardo Ruíz (Chini)
Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Vanessa Actif (AAPEE)
Karakterizazioa: Chema Noci
Koreografia: Luis Santamaría
Produkzio exekutiboa: Elena Martínez, Manuel Sánchez, Pepa Zaragoza
Produkzioa: Sanra Produce
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2022(e)ko urtarrilaren 7(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 9(e)ra
- OrdutegiaUrtarrilak 7: 19:30. Urtarrilak 8 eta 9: 19:00
- Lekua Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao - Zenbatekoa12 / 25 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Arriaga Antzokia


