Kutxa Kultur Filosofia Jaialdia 2022

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Urtarrilak 2
  • Kutxa Kultur Filosofia Jaialdia 2022

Zer da hobeto pentsatzea? Zertarako balio ahal dit nire pentsamenduaren gaitasunak garatzeak? Jaiotzetikoa dugu hausnarketarako gaitasuna, munduari buruz, besteei buruz edota gure buruari buruz galderak egiteko joera. Berezkoa izanda ere, entrenamenduak gure gaitasunak hobetzen lagundu dezake.

Filosofia autore eta teoria sorta bat baino askoz gehiago dela uste dugu. Filosofia ikasteaz gain, filosofia egitea guztion esku dagoela uste dugu. Jaialdi honen helburua ume zein helduentzat den “Haurrentzako Filosofia” korrontea ezagutaraztea da. Ez duzu aldez aurretiko jakintzarik behar; ausartu zaitez pentsatzera, pentsamenduarekin jolastera. Ongi etorri galderen mundura!

Programa

10:00 | Antzerkitik abiatuta haur filosofia tailerra. Hizkuntza: euskara.
11:30 | "Haurrentzako filosofia hezkuntza formal eta ez-formalean" hitzaldia. Norentzat: helduak. Hizkuntza: gaztelania.
11:30 | Ibilaldia peripatetikoa. Norentzat: haurrak. Hizkuntza: euskara.
16:00 | Film laburrekin elkarrizketa filosofiko tailerra. Norentzat: helduak. Hizkuntza: gaztelania.
16:00 | Yogatik abiatutako haur filosofia tailerra. Norentzat: haurrak. Hizkuntza: euskara.
18:00 | "Haurtzaroan eta nerabezaroan begirada filosofikoa heztea" hitzaldia + Mahai-ingurua Jordi Nomen, Mª del Carmen Liso eta Graciela Sanzekin. Norentzat: helduak. Hizkuntza: gaztelania.
18:00 | Haurrentzako filosofia tailer sorpresa. Hizkuntza: euskara.

Informazio gehiago eta izen-ematea


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2022(e)ko Urtarrilak 2
  • LekuaKutxa Kultur
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan, izena emanda

Non