Master Class Bikoitza: Robert Rodrigo eta Dann Hoyos
Abenduaren 30ean (osteguna), arratsaldeko zazpi eta erdietan, Basuriko Ibaigane Kultur Etxean, ekitaldi indartsu batekin agurtuko dugu 2021 hau. Robert Rodrigok eta Dann Hoyosek, nazioartean ezagunak diren eta agertokiak irakaskuntzarekin uztartzen dituzten gitarra-jotzaile bizkaitarrek, Master Class bikoitza eskainiko digute.
Robertek eta Dannek euren ibilbide luzeetan hobetu dituzten teknika eta trikimailu batzuk errepasatuko dituzte. Bertaratzen diren entzuleek gitarraren heroi horiei galderak egiteko aukera izango dute. Klasea euren abilezien erakustaldi batekin amaituko da.
Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Une oro beteko dira osasun-agintariek jarritako osasun eta babes-neurriak.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2021(e)ko Abenduak 30
- Ordutegia19:30
- Lekua Basauriko Ibaigane Kultur Etxea
Ibaigane, 2
Basauri - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Basauriko Ibaigane Kultur Etxea


