"Leonora y los 60 granos de café"
Civivoxetako haurrendako programa (2021eko abendua - 2022ko urtarrila)
IPUIN MUSIKALIZATUA, BEETHOVENEN FIDELIO OPERAN OINARRITUA. GABON OSO MUSIKALAK. 3€. Aurrez izena emanda.
Diotenez, baina ez dakigu guztiz egia ote den, Beethovenek 60 kafe-ale hartzen zituen egunero gosaritako; hark berak zenbatu, usaindu, eho eta edaten zituen. Bada, hirurogei kafe-ale horiek ipuin musikal honetako argudioa osatzen dute. Zalantzarik gabe, protagonista Leonora da.
Pizarro sai erraldoi, handiuste eta bekaiztiak munduko zoko-moko guztietako hegaztiak giltzapetu ditu bere presondegian. Haien artean, Florestan hegaldi zehatz eta zorabiagarriak egiten dituen belatz birtuosoa, Leonoraren laguna. Leonora arrano ikusgarria da, bihotz handia eta kementsua du. Espetxera joan da bere adiskide mina askatzeko asmoz. Marcellina, asperdurak itzalitako koloreak dituen kakatua, eta Jaquino, kakatua kolorge horretaz erabat maitemindua dagoen kukua, Rocco espetxezainaren laguntzaileak dira, hots, bele-izaerarik batere ez duena. Aspaldiko elezaharraren arabera, uso moko batek garraiatutako hirurogei kafe-alek txoriak askatuko dituzte beren kaiola eta espetxeetatik. Lortuko ote du Leonora adimentsuak Fernanda usoa konbentzitzea elezahar ospetsu hura bete dadin?
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2021(e)ko Abenduak 30
- Ordutegia18:30
- Lekua Kondestable Civivox-a
Nagusia, 2
Pamplona/Iruña - Zenbatekoa3 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Kondestable Civivox-a


