Musikagileak 2021-2022 Zikloa: Eros Jaca

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Abenduak 20
  • Musikagileak 2021-2022 Zikloa: Eros Jaca
  • Musikagileak 2021-2022 Zikloa: Eros Jaca

Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuituaren XII. edizioa.

Abenduaren 20an, eta oraingoan Musikeneko Auditorioan, Eros Jaca biolontxelo-jotzaileak bakarreko eta biolontxelo eta elektronikareko lanak joko ditu, Arias, Echeverría, Lachenmann, Lazkano, Dominguez eta Xenakisenak.

Zaragozakoa jatorriz, Eros Jaca biolontxelo jotzaileak Donostian, Madrilen, Berlinen eta Bernan ikasi du. Bere ibilbidean zehar, Asier Polo, Arto Noras, Louise Hopkins, Ivan Moniguetti, Claudio Bohorquez eta Antonio Meneses bakarlarien aholkua jaso du, eta nazioko eta nazioarteko hamabost sari baino gehiago irabazi ditu. Musika garaikidea bere espezialitateetako bat izanik, Donaueschinger Musiktage jaialdian edo Frankfurter Hof de Mainzen jo du Bang on a Can New Yorkeko talde ospetsuaren artista gonbidatu gisa. HHMusik-en (Hispano-Helvetische Musikgesellschaft) presidentea da, kultura-trukea bultzatzea eta hispaniar musika Suitzan ezagutaraztea helburu dituen fundazioa.

Musikagileak Zirkuituan eskeiniko duen errezitaldia Helga Ariasen Cellolar Synthesis lanarekin hasiko da, instrumentu digitala eta tradizionala uztartzen dituen soinu-sinbiosi objektu berri bat sortzen duena, «metainstrumento» bat alegia. Ondoren, Jesús Echeverriaren Diverticello lana etorriko da.

Dibertimentuaren generoa hartzen du eredutzat instrumentuaren adierazpen-aukerak aztertzeko, estilo askotako sekzioak nahastuz. Helmut Lachenmannen Pression, arkuak eta hatzek biolontxeloaren harien gainean egiten duten presioak bere soinuan eragin ditzakeen efektuen azterketa da. Haren atzetik Ibaiadar etorriko da, ispilu eta simetrien joko bat proposatzen duen Ramon Lazkanoren obra labur, arin eta bertutetsua.

Iannis Xenakisek Kottos Urano eta Gearen seme erraldoia hartzen du inpirazio iturri: Koto, ehun beso eta berrogeita hamar buru zituena. Xenakisen obrak ehun besodun biolontxelo-jotzaile bat irudikatzen du, instrumentuaren gainean aldi berean hainbat ekintza egiteko gai dena. Eros Jacaren errezitaldia Francisco Dominguezen Elegía lanarekin amaituko da. Konposizio liriko honetan pertsona baten heriotza deitoratzen da eta egileak «pandemia honetan norbait galdu duten guztiei» eskaini nahi die

Musikagileak

Laburrean

Non