PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA: Ara Iovis Quartet

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Abenduak 18
  • PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA: Ara Iovis Quartet

PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA 2021.

Doan. Aurrez izena emanda. Plektro-kontzertua. Eduardo Pont (bandurria 1), Manuel Muelas (bandurria 2), Ángel G. Benito (lautea) eta Carlos Manjón (gitarra). Kontzertuak bi zati izanen ditu, aski ezberdinak. Lehen zatian, Txaikovskiren Intxaur-kraskagailua suitearen atal batzuk emanen dira, talde honetarako egokituak. Bigarrenean, berriz, plektro-laukoterako egokitu edo moldatu diren printza laburrak.

Ara Iovis Quartet taldearen sorrera eta ibilbidea adiskidantzan dautza. Ara-Iovis hitzek Jupiterren aldarea esan nahi dute, eta hortik Aranjuez izena heldu da, taldea sortu zen herria. Kideek txikitandik ezagutzen dute elkar, guztiak ere musika zaleak eta musika ikasi zaleak. Taldea Aranjuezko Vicente Aleixandre Orkestraren baitan sortu zen eta, 30 urtetik gora, zailtasun tekniko handieneko kontzertuak eman dituzte, plektro-musikari dagokionez. Behin batean, beren bizitzako ahaleginik handiena taldera bideratzea erabaki zuten, zaletasun handi horrek lagunduta, eta guztiz sinetsita beren nortasunen arteko ezberdintasunek are biziagoa eginen zutela beren musika. Horrenbestez, talde honen bidez, plektro-musikaren gailurra gozatuko dugu.

 

 


Laburrean

Non