(atzeratuta) DalecandELA "TANDEM"

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 18
  • (atzeratuta) DalecandELA "TANDEM"

2021eko ekainaren 11n, Jaime Lafitak eta bere dalekandELA pelotoiak BrusELAs desafioari hasiera eman zioten: itsasoz (190 milia Getxotik Arroxelara doan belaontzian) eta lehorrez (900 kilometro bizikletan, Arroxelatik Bruselara) eginiko 10 eguneko abentura. Abentura bakarra eta helburu bikoitza: mundu osoko milaka pertsonari eragiten dien sendabiderik gabeko gaixotasun neurodegeneratiboari, ELAri hain zuzen ere, ikusgarritasuna ematea, eta Europako erakundeei gaixotasun hori ikertzeko laguntza eta inbertsio handiagoa eskatzea.

Tandem abentura zirraragarri honen eta gaixotasun honen aurka borrokatzen duten hainbat elkarteren konpromisu sendo honen emaitza da.

Tandem-ek Jaime Lafitaren istorioa kontatzen du. 2016an diagnostikatu zuten ELArekin, eta 1.000 kilometro baino gehiago egin zituen Diego seme zaharrenarekin eta dalecandELA elkarteko lagunekin, inolako motor-baliabiderik erabili gabe (belaontziz eta bizikletaz), gaixotasunaren ondorioak ikusarazteko eta gaixotasunak pertsonen nerbio-sisteman nola eragiten duen erakusteko. Diego Lafita, Jaimeren semea, ELAk azken urte hauetan bere bizitza bai eta bere familiarena ere nola baldintzatu dituen kontatzeaz arduratzen da. Aitarekin batera Bruselasera doan tandemera igota, erronka zirraragarri batean murgiltzera gonbidatzen du ikuslea: ELAren aurkako bere oihua Europako erdialderaino eramatea.

Dokumentalaren proiekzioaz aparte, mahai-inguru bat egongo da ekimen honetan benetako protagonistak direnen eskutik eta baita musika zuzenean ere Fakeband taldearen aldetik.

Iraupena: 90 min.


Laburrean

Non