KOMIKIARI BURUZKO EZINBESTEKO ELKARRIZKETAK: "Adolf (v.1)" (Osamu Tezuka)

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 16
  • KOMIKIARI BURUZKO EZINBESTEKO ELKARRIZKETAK: "Adolf (v.1)" (Osamu Tezuka)

Komikteka abiarazteko prozesuaren barruan, urritik abendura bitartean, lehen bitartekaritza-zikloa egingo da, komiki amerikarraren, europarraren, espainiarraren eta mangaren munduko ezinbesteko figuretako batzuen inguruan. Mediateka BBKren bildumaren parte dira guztiak. Topaketa hauek eleberri grafikoaren zaleei eta diziplina hau ezagutzen hasi nahi dutenei zuzenduta daude.

SARRERA: dohainik aldez aurretik Az Infon edo azkunazentroa.eus helbidean izena emanda.

Izen-ematea

Osteguna, urriak 7, 18:30-19:30
Hugo Pratt: La balada del mar salado

Saio honetako solasaldiaren ardatz nagusiak izango dira Hugo Pratt, marrazkilari grafiko handienetako bat, eta Corto Maltese, komikiaren historiako pertsonaiarik gogoangarrienetako bat.

Osteguna, urriak 28, 18:30-19:30
Will Eisner: Contrato con Dios

Eleberri grafikoaren erreferentea den Will Eisner-i eta Contrato con Dios bere obrari buruzko solasaldia. New York-eko aldirietako auzo bateko eguneroko istorioak agertzen dira obran.

Osteguna, azaroak 18, 18:30-19:30
Carlos Giménez: Paracuellos

Carlos Giménez egile grafikoaren eta Paracuellos bere obraren inguruko topaketa. Eleberri autobiografikoa da, marrazkilari honen lanik onenetakotzat hartua da, eta Espainiako gerraondoko umezurtzen hezkuntza du hizpide.

Osteguna, abenduak 16, 18:30-19:30
Osamu Tezuka: Adolf (v.1)

Osamu Tezuka mangakari eta Adolf bere obrari buruzko solasaldia. Izen bera duten hiru pertsonaren istorioa da: Japonian bizi den haur judu bat, erdi japoniarra eta erdi alemana den ume bat eta Alemania naziko liderra. Haietako bakoitzak ikuspuntu bat jorratzen du Bigarren Mundu Gerrako gertakariei buruz.


Laburrean

Non