"La naranja prohibida"

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 15
  • "La naranja prohibida"

La naranja prohibida dokumentalaren aurre-estreinaldia. Pedro González Bermúdezek zuzendutako dokumental horretan azaltzen da nolako harridura eta zenbat eztabaida piztu zituen 1975ean Stanley Kubrick-en Laranja mekanikoa filma Valladolideko Seminci zinemaldiaren baitan proiektatu izanak, nahiz eta Frankoren diktaduraren debekupean egon. Kubricken filmeko aktore nagusiak, Malcolm McDowell-ek, parte-hartze berezia izan du La naranja prohibida pelikulan. Dokumentalak azaltzen du nola lortu zuten filma Estatuko hiri kontserbadoreenetako batean proiektatzea, Frankoren zentsurari jaramonik egin gabe, eta galdera garrantzitsu bat botatzen digu: film batek ba al du mundua aldatzeko ahalmenik?

Proiekzioaren ondoren, mahai-inguru interesgarri bat egingo dute Pedro González Bermúdez zuzendariak eta Kubricken lanean aditua den Vicente Molina Foix idazleak.

Pedro González Bermúdez (Madril, 1975) dokumental zinematografikoaren esparruan jardun izan da nagusiki, eta hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean zehar, hala nola dokumental labur onenaren Goya saria Regreso a Viridiana (2014) dokumentalagatik; New York Film Festival-eko hamabost domina El último adiós de Bette Davis (2014), Nostromo: el sueño imposible de David Lean (2017) eta 2001 destellos en la oscuridad (2018) filmengatik; baita hainbat Promax eta BDA sari ere, telebistan egindako lanagatik. Beste dokumental batzuk ere egin ditu, Peckinpah Suite (2019), Sacristán: delantera de gallinero (2014) eta Arrebatados: Recordando a Iván Zulueta (2010), besteak beste.


Laburrean

Non