"Euskara satorra" Podcast-a . Topaketa Beñat Erezumarekin.

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 15
  • "Euskara satorra" Podcast-a . Topaketa Beñat Erezumarekin.

Tracking Bilbao 2021en barruan.

Asteazkena, abenduak 15, 18:00etan Bilborock aretoan: Podcast  Euskara satorra. Topaketa Beñat Erezumarekin.

2016ko udazkena zen, azken urteetan gizartean euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzeko proiektu pertsonal txiki batzuk hasi nituen. 

Udazken hartan igo nuen lehen bideoa euskarazko 50 esaldirekin. Isil isilik eta gauez egindako zerbait izan zen; zerbaitek esaten zidan hura egin behar nuela. 

Bideak sortzen hilabete batzuk eman nituen, kanala 500 harpidedunetara iritsi zen, nik flipatu egin nuen. Mikrofono bat erosia nuen, gertuko inork ez zekien ezer proietuaz, ez nuen ezer komentatu, baina kontu pertsonalengatik, bideoak grabatzeari utzi nion. Ez nuen astirik haiek grabatzeko.

2018tik aurrera, kanalak aipamenen bat jaso zuen euskal komunikabideetan, eta oihartzun handiagoa izan zuen.

Eta orain 2021an, bideoak igotzen jarraitzen dut, filologoa edo hizkuntzalaria izan ez arren

Eta dena nahasteko, podcasta sortu dut, nahieran euskara zerotik ikasteko.

Moderatzaile: Ane Garai.

Doako sarrera lekua bete arte.

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2021(e)ko Abenduak 15
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Bilborock

Non