Gero Axular Dantza Taldea: "Higa"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Abenduak 11
  • Gero Axular Dantza Taldea: "Higa"

Oharra: ikuskizuna hasi aurretik, konpainiak 2021eko Apoyo Dravet Saria jasoko du Apoyo Dravet elkartearen eskutik, haiekin garatzen ari diren proiektuagatik. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Topaketa koreografoarekin programaren baitan, Juan Luis Unzurrunzaga koreografoak lanaren sorkuntza prozesuaren berri emango du antzokiko Club Aretoan. Moderatzaile lanak Andoni Mutiloa kazetariak egingo ditu.

---

Aurreko lanetan bezala, euskal historiaren eta kulturaren pasarte bat hartzen da ardatz, eta horrekin batera gaur egungo gizartean kezka-iturri diren gaiei buruzko gogoetarako bidea egiten da.

XVII. mendearen hasieran, Donibane Lohizuneko emakumeek inkisizioaren jazarpen izugarria sufritu zuten. Haietako askok tortura lazgarriak jasan zituzten, eta asko eta asko krudelki erail zituzten. Gaurko hitzak erabiliz, feminizidio ikaragarria izan zen hura: gizonak arrantzan zeuden hilabete luzeetan, modu askean bizi ziren emakumeen aurkako eraso zuzena.

GERO AXULAR

2004. urtean Donostiako Axular ikastolako guraso batzuek GERO sortu zuten, euskal dantzan urrats bat haratago emateko asmoz. Talde honek ikusi zuen gure kultura, gorde eta zaindu ez ezik, landu bultzatu ere egin behar dela. Geroztik sei ikuskizun plazaratu ditugu Sasi Artean, Lamien Basoa, Talaia, Xereta, Argizaiola eta Itzal galdua. Lan hauetan jantzi berri bat eman nahi izan diegu gure dantza eta musikei.

Horretarako, gure dantzak gaurkotu egin ditugu; bestelako musikaz apaindu, eta argiaz margotu eta gaurko tresnez eta teknikaz hornitu eta, horrela, ikuskizun moderno, erakargarri, hunkigarriak burutu ditugu.

  • EGILEA/KOREOGRAFIA/ZUZENDARITZA ESZENIKOA: J. Luis Unzurrunzaga
  • ANTZEZLEAK: Gero Axulareko dantzariak eta musikalariak
  • EKOIZPENA: Gero Axular Kultur Taldea
  • MUSIKA ZUZENDARITZA: Andoni Iparragirre
  • ESZENOGRAFIA DISEINUA: Juan Luis Unzurrunzaga
  • ARGIZTAPEN DISEINUA/ARGI TEKNIKARIA: Aitor Azkuna
  • SOINU TEKNIKARIA: Roberto González
  • JANTZIEN DISEINUA: Ane Martínez eta Gurutze Telleria
  • JANTZIEN ERREALIZAZIOA: Gero Axular

 


Laburrean

Non