"OLENTZEROREN UNIBERTSOA"
Juan Miguel Cortések El Pobal burdinolarako espresuki egindako playmobil irudiekin osatutako dioarama batek, Olentzero eta Mari Domingiren unibertsoa birsortuko du. Lanean ikusiko ditugu: basoan, txondorran eta -galtzagorri bihurrien laguntzarekin- beste lan batzuetan ere.
Luzatuta, urtarrilaren 30ra arte.
Diorama ikusteko bi aukera daude:
A) Ohiko bisita gidatuaren barne (sarreraren prezioan barne).
B) Soilik diorama ikustea. Kasu honetan salneurria 0.50€ da eta doakoa 5 urtetik beherako umeentzat. Txandek 15-20 minutuko iraupena izango dute, ordu erdiro egingo dira, 10:00etatik (lehenengo txanda) 13:30ak arte (azken txanda).
Erreserba egitea beharrezkoa da kasu bietan: 629 271 516 edo elpobal@bizkaia.eus.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko abenduaren 6(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 30(e)ra
- Lekua El Pobaleko Burdinola
El Pobal auzoa, z/g
Muskiz - Web El Pobaleko Burdinola


