"Baserritar jantzia"
Kutxa Kultur Plaza baserritarrez janzten da, Ramón Garcíak, Iraultza Dantza Taldearen arduradunak eta Errenteriako Jantziaren Zentroak urteetan zehar egin dituzten jantzien bidez.
Erakusketa honen bidez, Errenteriako Iraultza Dantza Taldeak baserritarrek, astegunetan nahiz asteburuetan, erabiltzen zituzten jantziak ezagutzera eman nahi du.
Erakusgai dauden jantzi guztiak, bai benetazko jantzi zaharretatik bai argazkietatik aterako kopiak dira. Halaber, garaiko patroiak zorrotz jarraituz egin dira.
2017. urtean Iraultza Dantza Taldeak Errenteriako Udalarekin adostutako lankidetza tarteko Jantziaren Zentroa sortu zuen. Errenterian XVII. mendeko eraikin batean kokatua modaren historia azaltzen da bertan jatorrizko jantzien bidez.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko abenduaren 5(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 10(e)ra
- Lekua Kutxa Kultur Plaza
Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
Donostia-San Sebastián - Web Kutxa Kultur Plaza


