Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021 - Finalaurrekoa (Larrabetzu)

Larrabetzu 2021(e)ko Abenduak 4
  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021 - Finalaurrekoa (Larrabetzu)

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021 lehiaren baitan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da zapatuan, abenduaren 4an, Larrabetzuko frontoian, 17:00etan.

Seikote honek egingo du bertsotan:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Itxaro Juaristi Olaetxea izango da gai-jartzailea eta, epaile lanetan, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar ariko dira. Idazkari beharrak, ostera, Itziar Basterretxea Olarreagak egingo ditu.

EGIN BEHARREKO LANAK

  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
  • Kartzelako lana:
    • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    • Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean. 

Saioko irabazleak finalerako pasea lortuko du. Beste guztiek puntuazioaren arabera edukiko dute finalera pasatzeko aukera.

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2021(e)ko Abenduak 4
  • Ordutegia17:00
  • LekuaLarrabetzuko Pilotalekua

    Larrabetzu
  • Zenbatekoa5 / 12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non