Bilboko Udal Musika Banda: "Gernika suzko euripean"

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 3
  • Bilboko Udal Musika Banda: "Gernika suzko euripean"

Bilboko Udal Musika Bandak bere doinuak Bilboko publikoari hurbiltzen jarraitzen du. Ostiral honetan, abenduaren 3a, J. Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren gidaritzapean, musika taldea Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditoriora hurbilduko da, udazken-neguko kontzertu zikloaren barruan errezitaldi berri bat eskaintzeko asmoz, “Hurbileko bideak” izenekoa.

Bertan, Juanma Beguiristainek, Bilboko Musika Bandaren beraren klarineteak, idatzitako “Gernika suzko euripean obraren erabateko estreinaldia entzun ahal izango da.

Ikuskizuna 18:30ean hasiko da Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditorioan. Emanaldian zehar, Paul Hindemith, Jan Hadermann, Jean François Michel eta Gregory Fritze autorren konposizioak ere entzungo dira.

Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Bilboko taldearen hurrengo kontzertua 2021eko azkena izango da. Bilboko Musika Banda osatzen duten 45 interpreteak Euskalduna Jauregiko Auditorioan arituko dira abenduaren 22an, asteazkena, 19:00etatik aurrera. Oso kontzertu berezia izango da, izan ere, Bandak Bilbao Musikako haur, gazte eta “Ahotsak” abesbatzak izango ditu lagun, besteak beste, "Eperra" kanta herrikoia, Iñaki Urkizuren moldaketekin, eta Toshio Mashimaren "Dream in the Silent Night" bezalako abesti ezagunak abestuko dituzte.

Emanaldian, gainera, Bilboko Udal Txistulari Bandak eta Gorka Hermosa Urretxuko akordeoi-joleak ere parte hartuko dute. Jose R. Pascual-Vilaplana Alacanteko Maisuak zuzenduko du berriro hitzordua. Oraingo honetan, sarrerak 5 euroko prezioa izango dute publiko orokorrarentzat eta 4 eurokoa 65 urtetik gorakoentzat, pentsiodunak, erretiratuak eta Gazte Txartelaren titularrak, gehi kudeaketa gastuak (1,50 euro).

bilbao.eus/

Laburrean

Non