"Here comes the sun", Chema Gutiérrez Landaburu eta José Antonio Azpilicueta Albizuren erakusketa
Erakusketak berrogeita hamar koadro inguru biltzen ditu, 50 x 50 eta 80 x 80 cm-koak, Chema Gutiérrez Landaburu eta José Antonio Azpilicueta Albizuk 2016ko abuztuaren amaieratik 2019. urtearen amaierara arte margotuak. Guztiek Beriaini buruzko seriea osatzen dute.
Gogoeta mendi baten aurrean
Donald Trump presidente aukeratua, Fidel Castrorenak egin du, Brexita garaile... eta gu 1494 metroko kalizazko erraldoitzarra pintatzera goaz, duela zenbait milioika urte, 55 uste dut, irmo mantendu zena bere inguruan dena hondoratu zenean, lur mugimendu ikaragarri jarraituekin, etab, etab. Baina kontuz, gu ez gara geologoak, ezta ere kartografoak, margolariak gara, margolaria domingeroak, baina soilik, oker ez egotea espero dut, normalki egun horretan irteten garelako pintatzera.
Biok pasatu ginen askotan erraldoitzar horren inguruetatik, eta bioi arreta deitzen zigun. 2016ko udazken hasieran, Lizarraga igotzeko ferra formako bihurgunean aurkeztu ginen, oinak sendo lurrean eta eskuak trastez beterik. Txema maldan gora joan zen, ni berriz bihurgunean bertan gelditu nintzen. Nire koadroa tamainaz nahikoa eta gehiago zen (50-P), gaiz ere bai, eta gainera, geroago konturatuko ginen legez, argitasun oso aldakorra zuen eguna tokatu zitzaigun. Porrota galanta izan zen. Naturaletik aritzeak, askotan, zeure lekuan jarri ohi zaitu zaplazteko on batekin, errealitatezkoa kasu honetan.
Irteera honen ondoren, huts eginez nire kasuan, Beriaini buruz serie bat egitea erabaki genuen. Txemaren esanetan, “mendi baten erretratoa” (Mirenek, lau urteko bere alabak, oraindik zentzudun pertsonak, beti mendi berbera margotzera zergatik joaten garen ez du ulertzen).
Orain, lau urte eta piku** eta gero, bion artean berrogei eta hamar koadro inguru margotu ondoren, Beriain (1494 m.) ermita dagoen lekua dela enteratu gara (San Donato eta San Cayetanori eskainia, azken honetaz inor oroitzen ez den arren); batik bat Ihurbain (1420 m.) eta Beriainpunta (1429 m.) margotu ditugula. Eta ia beti hegoaldeko aurpegitik egin dugula konturatu gara, saio bakarra Lakuntzatik, eta Uharte Arakil aldetik ikuspegi aproposak bilatu ditugun arren, inoiz argitasunak ez digula koadratu. Eta, hain zuzen, gehienetan aukeratu dugun formatua karratua izan dela.
** Egun, ditxosozko pandemia dela eta ia bost...
Chema Gutiérrez Landaburu (Santander, 1977). Bilboko Arte Ederren Fakultatean lizentziatu nintzen 2005ean. Gaur egun, Plastikako irakaslea naiz Bilboko Maristen ikastetxean.
José Antonio Azpilicueta Albizu (Eibar, 1961). Marrazketa-irakaslea naiz Bilboko Arte Ederren Fakultatean 1987az geroztik.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko abenduaren 1(e)tik 2021(e)ko abenduaren 26(e)ra
- Lekua Iortia Kulturgunea
Travesía Frontón, s/n
Altsasu/Alsasua - Web Iortia Kulturgunea


