Bilboko Inauteriak 2022 iragartzeko kartel lehiaketa
2022ko aratusteetako kartelen lehiaketan kartelak aurkezteko epea luzatu du Bilboko Udalak. Parte hartu gura duten pertsonek urtarrilaren 10eko 14:00etara arteko epea dute proposamena bidaltzeko.
Aurreko edizioetan bezala, artistek aukera dute gehienez ere bi lan aurkezteko. Udalaren Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailaren bulegoetan aurkeztu beharko dituzte (Venezuela plaza, 2. zenbakia).
Jai Batzordeko kideek eta diseinuaren eta kulturaren munduko ordezkariek osatuko dute epaimahaia. Epaimahaiak sei kartel finalistak aukeratuko ditu; gero, finalista horien artean, herritarrek irabazlea hautatuko dute. Irudi irabazleak 2.000 euroko saria eskuratuko du.
Bilboko aratusteak otsailaren 24tik martxoaren 1era arte izango dira.
INFORMAZIO GEHIAGO
Lehiaketaren oinarriak udalaren web-orrian ageri dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, zerbitzura deitu daiteke, 010 edo 94 420 31 47 telefonoen bidez.
Laburrean
- Mota Lehiaketa
- Data 2021(e)ko abenduaren 1(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 10(e)ra
- LekuaBilbao


