Sra. Polaroiska: "Consejo de sabias" (TERESA CATALÁN)

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 30
  • Sra. Polaroiska: "Consejo de sabias" (TERESA CATALÁN)

Sra. Polaroiskak (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe), Azkuna Zentroko artista AZ-Kideek beste bi topaketa proposatu dituzte hiruhileko honetan, "Consejo de sabias" proiektuaren barruan.

Sra. Polaroiskak, Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe Azkuna Zentroko artista AZkideek beste hiru topaketa proposatu dituzte hiruhileko honetan, Emakume jakintsuen kontseilua proiektuaren barruan.

Lehena urriaren 19an izango da, Margarita Ledorekin, kazetari, zinemagile eta idazlearekin, gai hau lantzeko, artistak esan duenez: «Genealogia praktikoa independentzia pertsonalaren, jarrera artistikoaren eta inplikazio politikoaren inguruan jarrera hartzearen jatorrian dauden seinale jakin batzuen aztarnei jarraitzeko». «Ideiatik obrara, haren betearazte eta hedapenera, lan-prozesua ezartzen da esfera pertsonalaren/esfera publikoaren erlaziotik eta notazio subjektibotik abiatuta, gorputza “gertakarien artxibo” gisa hartuta».

Bigarrena urriaren 26an izango da eta Rosa María Calaf kazetariak parte hartuko du. TVEn ibilbiderik luze eta oparoena duen berriemaileak Moskuko korrespontsalia ireki zuen Sobietar Batasunarentzat, Vienako korrespontsalia ekialde-Balkanetako herrialdeentzat eta Hong Kongekoa Asia-Ozeano Bareko eskualdearentzat. Gainera, Hego Amerikarako Buenos Airesko korrespontsalia berregituratu zuen eta New Yorkeko korrespontsala izan da Estatu Batuetarako eta Kanadarako, Erromakoa Italiarako eta Vatikanorako, eta Pekinen Txinarako eta Asiarako.

Hirugarrena Teresa Catalán izango da, azaroaren 30ean. Musikagile, musikari, ikertzaile eta irakaslea da. Jakiunde Euskadiko, Nafarroako eta Akitaniako Arte, Zientzia eta Letren Akademiako kide osoa da, eta Arte Eszenikoen eta Musikaren Estatuko Kontseiluko, Musikaren Batzorde Nazionaleko eta Errege Antzokiaren Aholku Batzordeko kidea da.

Hirurak dira erreferenteak, emakumeek tradizioz maskulinoak izan diren lanbide-esparruetan bidea nola urratu duten ikusteko. Beren ibilbideak eta bizipenak izango dira Emakume jakintsuen kontseilua bi saio berrien ardatza.

Alde publiko horrekin batera, Sra. Polaroiska koaderno baten argitalpenean ari da lanean. Bertan, gonbidatutako emakumeek partekatutako jakinduria jasoko da, zikloko saioetan Abigail Lazkoz, Conxita Herrero, Bea Aparicio, Juana García eta Naiara Goikoetxea artistek sortu dituzten kontakizun grafikoekin batera.

Saioetan jakintsu hauek hartu dute parte orain arte: Dolores Juliano gizarte-antropologoa, Argentinan jaioa (1932) eta Bartzelonan erbesteratua Videlaren estatu- kolpearen ondoren; Amaia Lasa, poesia euskaraz idatzi zuen lehen emakumeetako bat; Garbiñe Mendizabal, genero-berdintasunerako aholkularia eta espezialista; Luisa Menéndez, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko Plataformako ekintzailea; Adelina Moya, Historian doktorea eta Bilboko Arte Ederren Fakultateko irakasle titularra; eta, Arantxa Urretabizkaia, idazlea eta euskaltzaina.


Laburrean

Non